Gaur, bi kasu komentatu ditu SOS Arrazakeriako Patxi de la Fuentek. Alde batetik,Espainiako Poliziak Nafe Sidi Bilbon bizi zen saharrara atxilotu eta azkenean Algjeriara eraman dute. Bestetik, duela egun gutxi Bilboko emakume bat epaitu zuten gure hirian Udaltzain batzuek salatuta, hauek mantero batzuk jazartzen ari zirela “autoritateari” oztopoak jartzea leporatuta. […]
Aurten ere, Udaberriko oporraldia aprobetxatuta, Senegalera joango dira, Casamance eremura, bizikletaz ibiltzera. Horrekin batera, hango jendea(diolak) ezagutzeko edo paisaiekin gozatzeko aukera ere izango dute, Alberto Markuerkiaga antolatzaileak kontatu digunez. Honen inguruko informazio gehiago xauenbidaiak.com-en. DESKARGATU HEMEN!!!
PEREZ PRADO LISABÖ COCKTAIL DE RITMOS THE FALL PUNKAURREA MUNLET SCIENTISTS OS MUTANTES EMOA ETA LADRILLOAREN KRISIA CHAINO TROPIKALIA LOUIE LOUIE MAMBOBONGO WOOGIE WOOGIE CYNICS JOROTO RHYTHM and PUNK MOON DUO TOUCH OF EVIL MONTOIA MIKROFONOAK DISTORSIÑOA DEKO (nik ez) DESKARGATU (nahi badozu)
Igor Arangurenekin izan gara eta Larrabetzun zein Laudion egiten ari diren hazitegi ekologikoen inguruko mintegi teoriko- praktikoen berri eman digu.Baserritar zein baserrira hurbiltzen ari diren lagunentzat ikastaro bereziak. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan, lau berri komentatu ditu Pantxo Irigarai kazetariak. Hasteko, ardi-esne egileen eta industrien arteko gatazka aipatu du. Gero, Senpereko mobilizazioak eta atxiloketak izan ditu mintzagai. Donapaleuko Lur Berri Kooperatiban dauden arazoak ere aipatu ditu, Pariseko Laborantza Saloiaren aurkezpenarekin bukatzeko. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN
AEBek eta Europar Batasunak ezarritako enbarguari erantzun die Iranek, petrolio esportazioa murriztuz. Luis Guuridik horren eraginak, krisi honetan zer suposa dezakeen eta gehiago aztertu ditu gaurko elkarrizketan. DESKARGATU HEMEN!!!!
Larunbatean egingo dituzte (hilaren 18an), eta azken bost urteotan bezala eragile desberdinek antolatu dituzte. Egun horretan, ume, gazte zein helduentzat hainbat ekitaldi prestatu dituzte, Asier Polo Inauterietako Jai Batzordeko kideak azaldu digunez. DESKARGATU HEMEN
Iosu Larrinaga soziologo eta EHUko irakaslearekin egon gara eta krisia kudeatu nahi dutenek egiten ari deirena izan du hizpide; halaber sindikatuen jarrera ere aztertu digu Iosu lagunak. DESKARGATU HEMEN
Egunotan martxan duguna, Euskal Herriko 12 eragilek antolatuta. Helburua Euskal Herriaren eskubide guztien defentsa izango da, eta Herrira mugimenduko Fran Baldak azaldu digunez, aurten ere munduko hainbat lekutan izango da aste hau. DESKARGATU HEMEN
Aurreko urteetan ez bezala, San Inazioetako Jai Batzordeak antolatu dituzte aurtengoak. Inauteri herrikoi zein euskaldunak antolatu dituzte, hilaren 18, 19 eta 25erako, Kepa Ugarte Jai Batzordeko bozeramaleak kontatu duenez. DESKARGATU HEMEN
