Barakaldoko Mellid tabernak 25 urte betetzen ditu aste honetan jabe berriek hartu zutenetik. Urte horietan, kontzertuak, hitzaldiak, erakusketak eta gehiago izan dira, baita momentu latzak ere. Urteurrena ospatzeko, gaurtik aurrera hainbat kontzertu eta ekitaldi antolatu dituzte, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN!!!!!
Manifestazioa egin zuten atzo, igandean, Durangon, Erralde hiltegia mantentzeko. Gogoratu aipatu hiltegian bertako animaliak sakrifikatzen dituztela eta abeltzainek inon baino prezio justuago jasotzen dutela. Pilota, Jaurlaritzaren teilatuan dago Patxi Gaztelumendiren ustez. DESKARGATU HEMEN!!!!
Aurtengo abenduak 9 eta 10 arteko gauean 30 urte beteko dira Mumia Abu-Jamal atxilotu, espetxeratu eta heriotzera zigortu zutenetik. Mumiaren bizitza, atxiloketa, epaiketa eta berarekiko elkartasuna komentatu du Mumia Abu-Jamalen Euskal Herriko Lagunen Joseba Landak. Azken egunotan bertan behera utzi dute heriotza-zigorra, baina Josebak esan duenez, heriotza motelera kondenatuta dago. […]
Josu Larrinaga EHuko irakasle eta soziologoa izan dugu gurekin. Klima aldaketari buruz Durbanen burutu berri den bilkura izan du hizpide Iosuk; porrota izan dela azpimarratu du eta horrek izan ditzakeen ondorioak aipatu dizkigu; munduko agintarien hutsikeriak eta bisio faltak ez digu ez etorkizun berderik iragartzen! DESCARGATU HEMEN!!!!
“Gauerdiko Ulua entzutean herri musikaren historia sekretua josi duten pertsonaia izkutuak irtetzen dira euren gordelekuetatik…” Gordelekuetatik irten eta Bilbo Hiria Irratiko estudioetara ekarriko ditugu, hilabetero, gauerdian, ilargi betea dagoenean. Bai, ondo irakurri dozu, ilargi betea dagoenean. Saio guztietan pertsonai bat eta berarekin zerikusia daukaten kantuak aukeratu eta gure gonbidatuak eta […]
Edgar Alla Poe, Fernando Pessoa, Mario Benedetti, Eduardo Galeano, Augusto Monterroso, Julio Cortazar… Munduko literaturarik onena abots ederrez eta euskeraz irakurrita. XEREZADEREN ARTXIBOAK
Abenduari dagokiona eta azalean “Margotan ondutako Paisaiak”: horri dedikatu diote erreportaje nagusia. Horretaz gain, besteak beste, “Aljerian euskaraz”, “5 harribitxi Araba hego-mendebaldean”, “Irulegiko gaztelua” eta bi txango. Urtarrilekoak Euskal moda jorratuko du Hektor Ortegak kontatu digunez. DRSKARFGATU HEMEN!!!!!!
Aipatu enpresan duela gutxi bertako 21 langileak (guztiak) kaleratzeko Enplegua Erregulatzeko Espedientea aurkeztu du zuzendaritzak. LAB sindikatuko Jon Iñaki Alkortak sektore horren egoera, Administrazioen jarrera, baita Lea-Artibaiko lan egoera ere komentatu du elkarrizketa honetan. DESKARGATU HEMEN!!!!
Egunotan dugu Durangoko Euskal Liburu eta Disko 46.azoka martxan eta Patxi Gaztelumendik bertatik egun du kronika: giroa, nobedadeak, saltzaileen iritziak, azoka alternatiboa eta gehiago kontatu digu Patxik. DESKARGATU HEMEN!!!!
Gaurkoan, Jon Sanchezek hiru ekarri dizkigu. Hasteko, Osasun Zerbitzuen inguruan Jaurlaritzaren eta Errioxako gobernuaren arteko hika mika komentatu du. Araba Euskaraz 2012 aurkeztu berri dutela ere esan digu eta bukatzeko, Martxoak 3 elkarteak Zaramagan Memoriarako Foroa ireki nahi duela azaldu digu. DESKARGATU HEMEN !!!!!!
