Hogei urte bete ditu aldizkari horrek eta hasieran paperezko edizioan ateratzen bazuten ere, duela zenbait urte edizio digitalera salto egin zuten, Joseba Izaga boltxe.infoko kideak komentatu duenez. Horrekin batera beste artikulu batzuk komentatu ditu Josebak: Metro Bilbaoko greba, Carrero eta alkatesa “demokratikoa”, eta Tunisiako iraultza. DESKARGATU HEMEN!!!!!
Azkena atzo igandean burutu zutena Hori Bai Gaztetxean: bertan berrehun bat lagun eta oholtzan Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi eta Miren Amuriza. Gaur Mihiluze programa izango dute eta datozen egunean irteera edo Garmintxaren aldeko Herri Krosa. Eta urtarrilean ekitaldi gehiago izango dira, Patxi Gaztelumendik kontatu digunez. DESCARGATU HEMEN!!!!!!!!!!!!!
Aurten ere, Eguberriekin batera, SOS Arrazakeriak Koloretan bizi zinemaldia antolatu du. Bilboko Burtsa auzoetxean izango dira emanaldiak eta eztabaidak, hilaren 27, 28 eta 29an, elkarte horretako Patxi de la Fuentek kontatu digunez. Honen inguruko informazio gehiago sosracismo.org helbidean. DESKARGATU HEMEN!!!!!!
Lelo horrekin, EGK (Euskadiko Gazteriaren Kontseilua) mobilizazioa eta prentsaurrea egingo ditu hilaren 28an Bilboko Areatzan. EGKko presidente Batiste Ezeizak azaldu duenez arrazoia ez da soilik diru-laguntzan murrizketa itzela jasango dutela 2012an, azken bolada honetan Jaurlaritzak EGKrekiko duen jarrera ere salatu nahi dutela. DESKARGATU HEMEN!!!
Pantxo Irigaraik hainbat kontu ekarri dizkigu gaurkoan. Zenbait enpresetan gertatzen ari diren lan-uzteak, ELBren ekintza, Euskal Erakunde Publikoari egindako kritikak edo Integrazio Batzordearen enkantea. Bukatzeko, Pantxok datorren urtean Zuberoan Maskaradarik ez dela izango baieztatu egin du. DESKARGATU HEMEN!!!!!
Lehen orduan, Amy Winehousen CD berria, Howlin Wolfen 60eko hamarkadako kantak, Al Kooper eta Bill Frisell entzun ditugu, Pedro Elias Igartuaren eskutik. Bigarrenean, aldiz, Bo Didley, eta Rolling Stonesen “Sticky Fingers” diskoaren kantak, baina soul estiloan egindakoak. DESKARGATU HEMEN!!!!!
Aurten, ohiko txostena osatu ordez, hamar urteak barnebiltzen dituen txosten berezitua egin du Hizkuntza Eskubideen Behatokiak. Horko zuzendari Garbiñe Petriatik esan duenez, txosten horretan espediente eta kexa asko agertzen dira; Behatokiak hainbat administrazio kritikatu ditu, arlo honetan urratsak eman badira ere, sendoak izan ez direlako. DESKARGATU HEMEN!!!!!
Asteazken honetan ere Bizkaiko Pentsionistak Martxanek deituta manifestazioa egin dute Bilbon. Elkarte horren Mikel Argiñarenak komentatu duenez, arrazoiak betikoak dira (besteak beste, pentsio eskasak dituztela) eta egoera gehiago zaildu daiteke Madrilgo gobernu berriarekin. DESKARGATU HEMEN!!!!!!!
Hiruhileko bakoitzean hainbat tailer burutzen dituzte Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek. Irrati Tailerra ere egiten dute, eta hona hemen azkena, abenduan bertan prestatuta eta grabatuta. DESKARGATU HEMEN!!!!!
“Corralitoa” duela 10 urte gertatu zen Argentinan, eta horrek zer suposatu zuen aztertu du Alvaro Hilario kazetariak. Horrekin batera, Piketeroak, Herri Batzarrak edo Fabrika okupazioak ere komentatu ditu,gaurko egoerara heldu arte. DESKARGATU HEMEN!!!!!
