Iosu Larrinaga soziologo eta EHUko irakaslea izan dugu gurekin; A-20ko espainiar hauteskundeak direla eta jardun du gaurkoan: parte hartzeko euskaldunok daukagun “grina”, mementu politikoaren “berezitasuna”,inkesten araberako emaitzak eta balizko ondorioak…Guzti horiek eta gehiago aztergai patxadaz eta sendotasunez. DESKARGATU HEMEN !!!!!
Ostiralero bezala bertsoaren mundura hurbildu gaitu Jabi Lauzurika lankideak; gaurkoan Gipuzkoako “gpuntua” txapelketako bi saiok hartu dute protagonismoa: larunbatean Hondarribin eta igandean Idiazabalen jokatutakoak, alegia; bertako gorabeherak, puntuak, partaideak eta zenbait ariketa entzuteko aukera duzu entzule. DESKARGATU HEMEN !!!!
2297. zenbakia duena eta aste honi dagokiona. Azalean “Funtzionarioak: Krisi garaiotan jomugan” agertzen da eta horri dedikatu diote erreportaje nagusia. Asteko pertsonaia, aldiz, Laida Azkona dantzaria eta Erdiko Kaieran Zoé Bry margolaria dugu. Horietaz gain “1936ko gerraren lekukotzak” jorratu dituzte eta bukatzeko, Mikel Asurmendik berak Iñaki Antiguedadi egindako elkarrizketa. DESKARGATU […]
Topaguneko Kongresuan onartutako ponentzia aurkeztu zuten pasa den asteburuan Iruñean. Ekitaldian, euskara elkarteen historia, bilakaera, gaur egungo egoera eta hurrengo urteetarako erronkak agertu zituzten antolatzaileek, Oskar Zapata Nafarroako Topaguneko arduradunak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN !!!!
Su Ta Gar Bilbo Hiria Irratian! Aitor Gorosabel eta Xabi Bastida etorri zaizkigu irratira, “Ametsak pilatzen” euren estudioko 11. lana hobeto ezagutzeko. Su Ta Gar rock talde beteranoena dugu gure euskal panoraman, 20 urte baino gehiago beteta, eta aurrera egiteko asmoaz. Euskal Herrian badugu rock talde handi bat. Elkarrizketa luze- […]
Austingoa Bilboaldean izan dugu “Gamestorming” (Jolasak, lan-bilera eraginkorragoen giltzarri) ikastaro bat ematen eta irratira etortzeko gonbiteari baiezkoa eman digu pozik. Bilbon zer inpresio jaso duen (zirraragarria) eta zertan ibili den (ardao beltza ere gustoko :-)!. Pentsamendu bisualaren garrantzia. Zirriborro iraultza zer eta nola. Zirri-afariak Bilbon. Austingo bizimodua bizia (munduko musika […]
Hemen daukazu entzungai Rafa Ruedaren prentsaurrekoa eta bere “Enaren Geometria” disko berriaren aurkezpen kantua, “Ez al dakizu”. Diskoa erosi nahi badozu, emango dituen kontzertuetan eta bere webgunean daukazu eskuragarri. Bihar Azaroak 4 22:30etan aurkezpen kontzertua Tolosako Bonberenean. Diskoa+sarrera 10euro!!! http://rafarueda.net/ Audioa deskargatzeko klikatu HEMEN.
Fakun Aznarezek hiru berri ekarri dizkigu gaurkoan. Hasteko, pasa den astean Argentinan izandako epaiketa eta epai historikoa komentu du. Gero, Uruguayn Diktaduraren krimenek ez dutela preskribituko esan digu. Bukatzeko, Paraguayn izandako Iberoamerikako goi bilera izan du mintzagai Fakunek. DESKARGATU HEMEN!!!!!!
Xabier Aierdi soziologo eta EHUko irakaslea izan dugu gurekin. Azaroaren 20ko hauteskunde kanpaina hastear dagoen honetan, horretaz jardun du Xabierrek: kanpainen eraginez, antolaketaz, alderdien mezuei buruz etab. Estatuan zein Euskal Herrian aurreikus daitekeen egoera ere aipatu digu. DESKARGATU HEMEN !!!!!
Duela gutxi izan dugu horren berri: Arabako Lautadan gasa dago, hola dio bederen Patxi Lopez lehendakariak. Baina, gas hori (metanoa) ezkonbentzionala da eta horrek esan nahi du ustiatzeko oso teknika gogorrak erabili beharko dituztela. Ekologistak Martxaneko Xabier Abianen ustez, Euskal Herriak ez du energia gehiago behar, alderantziz, horren kontsumoa jaitsi […]
