Hainbat akats eta hankasartze ari dira gertatzen azken batez ere bi urtean EITBn eta Jon Otegi enpresa horretako LABeko ordezkariak honako galdera hau egin du : zein dute azken helburua, baldin badute? Horretaz gain, Jonek Lan Poltsan, Miramonen, merkataritza-kontratuetan, eskubideetan eta abar luze batean antzeman dituzten akatsak aztertu ditu, horien […]
Asteburuan Areetako Geltokia plazan egingo dutena. Finkatuta dagoen azoka honetan 80 bat saltoki izango dira eta aurtengo gonbidatua Josep María Berenguer izango da. Euskal Komikigintza ere Areetan izango da egun horietan, Jon Iñaki Artetxek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN!!!!
Hilaren 14an espainiar estatuan argitaratu dutena. Etxeko Langileen Elkarteko Isabel Otxoa bozeramailearen ustez, Errege Dekretu horrek zenbait hobekuntza baditu, baita gabeziak ere. Gabezi horiek zuzentzen baita Dekretua aplikatzen ere lan egingo du aurrerantzean aipatu elkarteak. DESKARGATU HEMEN!!
Asteartero bezala, beste aldeko Kronika ekarri digu Pantxo Irigaraik. Batera Plataformako bilerak, Ardi-esnearen kontuak, CADE elkartearen salaketa eta abenduaren 10eko manifestaldirako prentsaurrekoa jorratu ditu Pantxok. DESKARGATU HEMEN!!!!!
Marokon, emakume askok ehungintzan lan egiten du. Hori dela kausa, SETEM Hego Haizea elkarteak Catalunyako Administrazio Publikoak Marokon enkargatzen duen arropaz ikerketa egin du. Edurne Pujana elkarte horren kidearen ustez, administrazio publiko horrek ez du inolako ardurarik hartu langileen egoeraren inguruan. DESKARGATU HEMEN !!!!!!
Txalupa bidez dabiltzan hitzak jaso dituzte Josu Martinez eta Alfonso Etxegaraik. Gutunez osatutako liburua bildu dute Hitzezko txalupak liburuan. Josu Martinez izan da gurean. Bestetik Jabier Muguruzak bere hamaikagarren diskoa aurkeztu digu. Bere ahotsaz eta esku soiuaz gain Mikel Azpirozen pianioa izan du lagun. Bikote bat deituriko laneko kantuak entzun […]
Pasa den astean gertatu zena eta berriro Barakaldoko Zubileta auzoko auzokideak arriskuan. Kasu honetan bi langile zauritu ziren eta 30 bat auzokide euren etxeetatik atera behar izan zituzten. Kasu honetan, hauteskundeak zirela kausa, Barakaldoko alkatea berehala agertu da komunikabideen aurrean Gotzon Hermosillak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN!!!
Azaroaren 20a data esanguratsua da gure historian eta atzo, gainera, espainiar estatuko Hauteskunde Orokorrak izan ziren. Estatuan PP izan da garaile, Hego Euskal Herrian, aldiz, lau transatlantiko dabiltza Xabier Aierdiren ustez: EAJ, Amaiur, PS eta UPN-PP. DESKARGATU HEMEN!!!!!
Kasu honetan Hego Euskal Herrian zentratuta. Hasteko lau alderdi edo koalizio handien parekotasuna azpimarratu du Patxi Gaztelumendik. Gero, besteak beste, herrialde bakoitzaren irakurketa egin du, Amaiurko emaitzak bereziki aztertuz. DESKARGATU HEMEN!!!!!!
Iosu Larrinaga soziologo eta EHuko irakaslea izan dugu gurekin. Atzo Espainian izan bozak izan ditu aipagai: estatu mailako emaitzak eta balizko zergatiak, hego E. Herrian gertatutakoaren analisia eta nondik norakoak… Kontu eta aipamen ugari Iosuk egin dizkigunak azterketa sendo eta sakon baten bitartez. DESKARGATU HEMEN
