Xabier Aierdi soziologo eta EHUko irakaslea izn dugu gurekin; Madrilgo gobernu berriaz eta egoera orokorraz mintzatu zaigu; ideia zentrala agian, abertzaletasunak jokatu beharreko paperaz, landu eta jorratu beharreko bideaz esandakoetan kokatu dezakegu. Beti bezala zorrotz agertu zaigu gaurkoan ere Xabier Aierdi laguna. Elkarrizketa deskargatzeko klikatu HEMEN.
Bai, azkenaldian, betiko moduan Bilboko merkadilloetatik ibili gara binilo bila eta aurkitu ditugu batzuk. Gaurkoan Manu Dibango, De La Soul, Run DMC, James Brown eta “Ride The Rhythm” dancehall bilduma ekarri ditugu gurera. Horretaz aparte, Kafe Antzokian debalde lortu ditugun Eddie “Tan Tan” Thornton eta Kitty, Daisy and Lewis-enak ere […]
Eguberrietan opariak egin ohi ditugu, eta zergatik ez, komiki bat (edo gehiago) oparitzea ez legoke txarto. Jon Iñaki Artetxek honako hauek komentatu ditu, xehetasun guztiekin gainera: “Azken garaipena”, “Udaberririk ankerrena”, “1512, Nafarroa amets urratua”, “De rerum natura 4″ eta Euskal Herriaren historia nafarra”. Elkarrizketa deskargatzeko klikatu HEMEN.
Azaroari dagokiona eta elkarrizketa nagusia Irune Zuluaga Goaz museoko zuzendariari egin diote. Erreportajeetan Kepa Mallea eta Auzoetako merkataritza txikia. Horietaz gain Ramon Basterra, Inkesta, Olentzero eta Santutxuko Herri Krosa, Lur Mallea zuzendariak kontatu digunez. Elkarrizketa deskargatzeko klikatu HEMEN.
Modan daude azken bolada honetan meetet eta halakoak, bikotea bilatzeko hain zuzen. Azken finean, laranja erdia (beste batzuek osoa nahiago) bilatzeko beste negozio bat. Igor Erauzkin sexologoaren ustez konpartitzean datza lorpen horren xedea eta ez publizitate politean. DESKARGATU HEMEN!!
Hilaren 21ean burutu nahi dutena. Uxune Iriondo Metro Bilbaoko LABeko ordezkariak berriro azaldu ditu grebaren arrazoiak; Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak ere izan ditu hizpide, baita konponbidea nondik etor daitekeen ere. DESKARGATU HEMEN!!!!!
ENHEko 10 baserritar Kuban egon berri dira, agroekologiari buruzko nazioarteko mintegi batean; horietako bat izan da gurekin egon den Unai Aranguren. Esperientzia garrantzitsua bizi izan dute eta bertan ikusia eta ikasia kontatu digu Unaik; intentsibitate handiko hamabostaldia izan da eta errepikatzeko prest dago. DESKARGATU HEMEN!!!!
Madrilen jaio eta 15 urterekin hasi euskararekin harremanetan. Jendartean ikasi geroztik nagusiki, eskolatik aparte eta beti ikasten ari, kuriosidadeari eta atseginari jarraituz. Artikulu eta nobela ugariren ostean “Gauzen Presentzia” eta “Gizajendearen ahitzea”: argitara eman azken urteotan. Saiakera liburu biok “progresoa”ri bazter askotatik (garraioa, eskola, hirigintza, generoen artekoa, osasuna, lujoa, aldian […]
Bizkaiko SOS Arrazakeriak eta CEAR-Euskadik gai horren inguruan ikerketa bat burutu berri dute. Ikerketa azaroan egin zuten Bilbon, 40 bat lagun higiezin agentzietara bidalita. Ondorioa oso argia da: etorkinek arazo larriak dituzte etxebizitza alokatzeko, Zuria Arzua SOS Arrazakeriako kideak kontatu digunez. DESCARGATU HEMEN!!!!!!
Larrabetzuko gazteek batez ere, ez soilik, hainbat ekitaldi prestatu dituzte datozen egunotan garatzeko. Hasi Olentzerorekin, jarraitu Bertso-saioarekin, hitzaldiak, mendi irteera, filmeak eta gehiago antolatu dituzte, Patxi Gaztelumendik azaldu duenez. Honen inguruko informazio gehiago: horibai.org helbidean. DESKARGATU HEMEN!!!
