IPES-GITEk eta Palanka euskararen aldeko taldeak bultzatuta, bi dinamika ezberdin ari dira gauzatzen Bilboko S. Frantzisko auzoan, , besteak beste euskara bultzatze aldera. Aurten lau maila ezberdin dituzte 90 bat ikaslerekin. Horretaz gain, GITE-IPESeko Leire Zuluagak azaldu digunez, zenbait kultur jarduera ere martxan dituzte: esaterako, azaroaren 5erako Bertso-bazkaria, kalejira eta […]
Bilbon dabiltza egunotan Kubako kultura laguntzeko Nazioarteko Elkarkidetzaren Koordinaziorako Zentroko hainbat lagun kubatar. Elkarte horren lehendakari den Luis Felipe Vazquezekin luze hitz egin dugu: Zentro horren sorrera, helburuak, funtzionamendua, egitasmoak… Luis Felipek esan digun bezala, “kultur artistiko eta literarioari garrantzi handia eman die Kubak azken 51 urtean”. DESKARGATU HEMEN !!!!
Pasa den udaberritik Bilbo Hirian astelehenero entzun ahal duzun irratsaioaz hitz egin dugu Ana Morales itzultzaile, interprete eta egilearekin. Izena nondik datorren, helburua, irratsaioa egiteko urratsak, bere gustoko testuak eta gehiago aztertu ditu Anak. DESKARGATU HEMEN!!!!!
Hautsak harrotu ditu pasa den astelehenean Donostiako egindako Bakerako Konferentziak. Horren inguruan, irakurketa desberdin batzuk irakurri edo entzun ahal izan ditugu azken egunetan. Xabier Aierdi EHUko irakasle eta soziologoak hainbat puntu izan ditu aztergai: testuarekin dezepzionatuta dagoela esan arren, bere ustez, jendea (orokorrean) pozik dago Konferentziarekin eta hurrengo urratsa ETAri […]
Ezaguna da “Slow food”a (eta antzekoak), lasaitasun osoz gauza bat burutzeko: ba orain, “Slow sex”a heldu zaigu, Igor Erauzkin sexologoak azaldu digunez. Sexua astiro egitean datza gakoa eta horrek zentralitatea kentzen die erekzioari edo orgasmoari. Finean, sexualitatea zabaltzea gorputzaren beste atal batzuetara, genitaleetan zentratu gabe. DESKARGATU HEMEN !!!!
GITE-IPESek sortutako Julio Araluze bekaren bitartez, bost ikerlari gaztek gure gazteria ikertu dute.. Helburua gazteri hori hobeto ezagutzea eta azken urte hauetan gertatutako aldaketen berri izatea izanik, ohiko topikoetatik kanpo hainbat ondorio atera dituzte, GITE-IPESeko Koldo Bizkarguenagak kontatu duenez. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!!
ENHE-ko kide Unai Aranguren izan dugu gurekin: urriaren 19an “tailer” bat egingo dute Abadiñon. Helburua: azalpenak aman aktibitate nekazal-ekologia abian jarri nahi dutenei; nola lortu lurra, instalakuntzak, laguntzak, komertzializazioa etab.Beraz, interesik baduzue… DESKARGATU HEMEN !!!!
Gaurko saioan Bertsolari dokumentalaz berba egin dugu. Ostiralean estrenatu zen zinema komertzialetan Bertsolari dokumentala. Aurkezpenean Asier Altuna eta Mailaen Lujanbio eta Andoni Egañaren hitzak jaso genituen, gaurko saioan entzun ditugu. Asier Altuna zinemagile bergararra dokumentalen alorrean murgildu da estreinakoz. Zineaz eta Bertsoez berba egiteaz gain konferentzi baten zientzia eta pazientzia […]
Bidai txiki bat egin du gaurko atal horretan Patxi Gaztelumendi Bilbo Hiria Irratiko kolaboratzaileak. Hasteko, atzo Tafallan izandako Nafarroa Oinez komentatu du. Gero, larunbatean Larrabetzun ospatu zuten Elkartasun eguna izan du mintzagai. Eta bukatzeko, datorren larunbatean Azoka izango dela kontatu digu Patxik, Herriko produktuekin: bertan sagarrari egingo diote omenaldia eta […]
Iñaki Barzena EHUko irakaslea izan dugu gurekin. Joan den astean Bartzelonako Pompeu Fabra unibertsitatean antolatu jardunaldiei buruzko informazioa aipatu digu. “Euskal mugimentu sozialak eta soberanismoaren gurutzebidea” titulupean hiru egunez aritu dira zenbait hizlari: eredu sozialak, ikasle edota mugimendu feminista, independentismoa eta internazionalismoa. Hor duzu entzule, laburpentxo bat. DESKARGATU HEMEN !!!!!!
