EGKk (Euskadiko Gazteriaren Kontseilua) egitarau zabala prestatu du bere 25. urteurrena prestatzeko, datorren ostiraletik hilaren 26ra arte: hitzaldiak, argazki-erakusketa, mendi-irteera eta kontzertu bat bukatzeko. Ekitaldiak Gasteizen, Donostian eta Bilbon izango dira, eta Batiste Ezeiza EGKko presidenteak esan digunez, “prest daude beste 25 urte emateko”. DESKARGATU HEMEN !!!!
Pasa den astelehenean ospatu zutena eta bertan, betiko moduan, jende asko, saltoki asko, produktu asko eta salmenta gutxiago. Horretaz gain, ohiko bertsolariak, pilota partiduak, txosnak etab., baina ahaztu gabe Gernikakoa batez ere nekazaritza azoka dela, Patxi Gaztelumendiren iritziz. DESKARGATU HEMEN!!!!!
“Otxarkoaga: Bilbo berriaren hastapena” dokumentala duela gutxi kaleratu dute egileek. Bertan, auzo horren historia kontatzen dute, historia ofiziala zalantzan jartzen duena hain zuzen. DVD euskarrian atera dute eta beste atal bat ateratzeko prest daude. Luis Bilbao egileak komentatu duenez. DESKARGATU HEMEN !!!!!
2296 zenbakia duena eta azalean “Hitz egin eta konpondu”: honetaz lagun batzuek idatzi dute.Erdiko Kaieran “Beasaingo ruralismo posmodernoa” jorratu dute eta Antzerkiari ere lekua eman diote”Ke arteko kantua” artikuluarekin. Termometroan Oinarrizko errenta izan dute aztergai eta horiekin batera Larrun gehigarria ere komentu du Mikel Asurmendi Argia astekariko kazetariak. DESKARGATU HEMEN […]
Aupa lagunok: astero bezala bertsoaren mundura hurbildu gaitu Jabi Lauzurika lankideak. Gpuntua gipuzkoako txapelketaren lehen final erdien aipamenak (Oñati- Billabona) eta bertan kantatutakoaren zenbait lagin entzungai dira gaurko emanaldian. Bestelako informaziorik ere bada: “Aho bete hots” jardunaldiei buruzkoa edota agenda. DESKARGATU HEMEN !!!!!
…disko eta kanta berriak barra-barra datoz irratira, udazkenero legez; Durangoko hatsa nabari da, material berria daukagu! Noizean Behin (argazkian) taldearen “Errautsez urrats” EP berria entzungo dugu; Su Ta Garren “Ametsak Pilatzen”; Mikel Markezen “Hiri hartan izan zen”…eta beste batzuk! Altza bolumena! DESKARGATU HEMEN!!!!!
Gaur dira egitekoak EAEko hiriburuetan, Euskal Herriko gehiengo sindikalak deituta eta Hezkuntza ezartzen ari diren murrizketen aurka. Egoera txarra da, EILASeko Arantza Fernandez de Garaialdek kontatu digunez, baina okerragoa izango da Jaurlaritzaren 2012rako aurrekontuak jakin ondoren. Nafarroan, gaur ere, greba egingo dute, Hezkuntza Publikoan kasu honetan. DESKARGATU HEMEN !!!!!!
Gaur ere horien inguruko hiru berri ekarri dizkigu Joxe Rojasek. Hasteko, Danimarkan sakelakoaren eta garuneko minbiziaren arteko ikerketa egin berri dutela kontatu digu. Bestalde, euskara ikasteko aditzak.com webgune berria aipatu du. Eta bukatzeko, azaroan Eskoriatzan izango den Titau laburmetrai lehiaketa izan du mintzagai. DESKARGATU HEMEN !!!!!
Jose Antonio Torre “Medius” izan dugu gurekin; Aieteko bilkuraren ondotik gertatutakoak azaldu dizkigu, artean ETAren armak uztearena, alderdi eta eragileen erreakzioak… Azaroaren 20an izango diren bozak ere kontuan izan ditu Medius-ek. DESKARGATU HEMEN !!!!!
Ostiral honetan izango den Udal osoko bilkurarekin hasi da Aitziber Ibaibarriaga, Bilboko Bilduko zinegotzia. BAD jaialdian euskarazko lan bakarra izango dela kontatu ondoren, Bilbon bizi den Enric Goyalonsen bahiketa (Saharan) komentatu du. Bukatzeko, pasa den asteburuan Kukutzako kideek Ertzaintzaren aurkako salaketa jarri zutela epaitegian gogorazi digu. DESKARGATU HEMEN !!!!!
