Urriari dagokiona eta azalean Iñaki Urrutia aktore eta irakaslea: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Horrez gain, Deustuko Unibertsitateko argilunak, Katamalo edo Bilbao Unanue margolaria izan dituzte aztergai. Eta, Lur Mallea Deustualdeko Prest aldizkariko zuzendariak kontatu digunez, ohiko atalak: Gurera etorriak, Inkesta… DESKARGATU HEMEN!!!!!
Azken bolada honetan, azkar, oso azkar doa egoera politikoa Hego Euskal Herrian: Aieteko Konferentzia, ETAren komunikatua, erreakzioak, Amaiur, politikarien mugimenduak eta gehiago aztertu ditu Patxi Gaztelumendik. Horrekin jarraituz, aste honetako “festa berezia” ere izan du hizpide, Gernikako Estatutuaren 32. urteurrenarena alegia: Patxik, Estatutu hori aztertzeaz gain, Gernikan bertan asteartean izandako […]
Gaurkoan Jon Iñaki Artetxe komikian aditua izan dugu eta horixe esan digu, komikigintzaren egoera oso zaila izan arren, bizirik dirauela. Eta adibide batzuk komentatu ditu: “Miguel eta Nekane, ijito herriaren historia”, TMEOren zenbaki eta bilduma berriak, “Emakume komikigileak” erakusketa edo Iban Barrenetxea jaso duen saria. DESKARGATU HEMEN !!!!
ETAren komunikatuak Nafarroan izan duen eraginarekin hasi du Mikel Bujandak gaurko Kronika. Nafarroako Legebiltzarrak onartutako “Dekretazua” ere izan du aztergai; gero, Iruñeako Udala eta Euskararen ordenantzak, eta Gizon Gurpila egitasmoa komentatu ditu Mikelek. Bukatzeko, igandean ospatuko dutenTafallako Feria izan du hizpide. DESKARGATU HEMEN !!!!!
Bai, Maddi Pirata da Zirtak antzerki taldeak prestatu duen obra berriaren izenburua; antzezlanaren zuzendari Koldo Zelestino izan dugu gurekin eta berak azaldu dizkigu lanaren nondik norakoak, helburuak, partehartzaileak… Euskal Antzerkigintzaz ere jardun izan du Koldok.Estreinaldia azaroaren 6an egingo dute Bilboko K. Antzokian. DESKARGATU HEMEN!!!!!
Igandean izango dira ekitaldi nagusiak, Ahaztuak elkarteko Martxelo Alvarezk kontatu digunez.. Kasu honetan, Ahaztuak 1936-1977k eta Askapenak antolatuta, Espainiako zein Argentinako diktaduren biktimak gogoratu nahi dituzte, besteak beste Mercedes Colás Irisarri eta Alicia Meroño. DESKARGATU HEMEN !!!!!!
Talde eta kantari batzuen izenak nondik datozen kontuan hartuta, horien kantu bana entzungo dugu Pedro Elias Igartuak gidatzen duen irratsaio honetan. Gaurkoan, besteak beste, Bob Dylan, The Doors, Alice Cooper, Elvis Costello edo Rolling Stones entzungai dituzu. DESKARGATU HEMEN!!!!
Ostegun honetan egingo duena, bertako Auzo Elkarteak deituta. Arrazoi franko dute Bilboko auzo horretan manifestazioa eta gehiago egiteko, baina kasu honetan FEVEren lurperatzea da arazo nagusia: aspaldian ez dute horren berririk. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da ekitaldia, Zorrotza Auzo Elkarteko idazkaria den Karlos Rodriguezek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN !!!!
Gaurkoan ere hiru berri ekarri dizkigu Fakun Aznarezek. Hasteko, Txileko Ikasleen grebaz hitz egin du. Gero, Uruguayko Tabaré Vázquez presidente ohiaren adierazpenak komentatu ditu. Eta bukatzeko, datorren igandean Argentinan Presidentetzarako hauteskundeak izango direla esan digu Fakunek (eta faborito garbia Cristina Fernández de Kirchner). DESKARGATU HEMEN !!!!!
Astero bezala bertsoaren mundura hurbildu gaitu Jabi Lauzurika lankideak; asteburuan jarraituko duen “gpuntua”ren final laurdenen inguruko informazioa, “bertsoaroa”ren edizio berria Iruñan, Bilboko Alondegiko lehen ziberbertso saioa edo agendarekin batera, Durangoko jaietan M. Lujanbiok, Abarkasek, A. Egañak eta U. Iturriagak egin saioaren zatiak entzuteko aukera izango duzu entzule. DESKARGATU HEMEN !!!!
