Piperpolis beti bezala hegan bueltatu da, oraingo honetan zinea, literatura eta antzerkiaren hodeien artean. Saioko lehenengo gonbidatua Josean Bengoetxea aktore gipuzkoarra izan da. “Urte berri on, amona!” filmeko protagonista dugu. Telmo Esnalen bakarko lehenengo luzemetraia komedia beltza, drama eta suspense artean dabil.   Letrak Leire Bilbaorekin jorratu ditugu. Ondarrutar idazleak […]

Irailari dagokiona eta azalean EAJko zinegotzi Nekane Alonso: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Erreportaje batean Sumendi elkartea izan dute aztergai; Hurre Hurretik atalean, aldiz, Francisco Garcia Batan, amiantoak kutsatuta. Otxarkoagako 50. urteurrena, “Bidaiarien Txokoa ” Jardunaldiak, Berbalaguna egitasmoa eta klasikoak ere (Inkesta esaterako) jorratu ditu Lur Mallea Berton aldizkariko zuzendariak. […]

Aurten bai, aurten jaiak izango dituzte Barakaldoko Bagatza auzoan, ostegunetik igandera arte. Gogoratu azken urteetan mila oztopo gainditu behar izan zituztela jaiak egiteko; iaz, PSEren Udalak udaltzaingoa bidali zuen jaiak bertan behera geratzeko. Aurten zenbait gauza aldatu dira eta jaiak jai giroan burutzea espero da, Gotzon Hermosilla Berria egunkariko Bilboko […]

Gaurkoan hiru gai ekarri dizkigu Mikel Bujanda Euskalerria Irratiko zuzendariak. Hasteko Nafarroako agintarien azken dekretuak komentatu ditu, jendea ustekabean harrapatu dutenak. Bestalde, bart Iruñean UGT eta CCOO sindikatuek burututako manifestazioa izan du mintzagai. Eta bukatzeko, bihar Iruñean izango den “Nafarroako konkista berrikusten” jardunaldiaren berri eman digu Mikelek. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN […]