2010-2011 Ikasturteko azken hiru saioak egin ditugu Uztailean. Bertan Manuel Galban, Albert Lee, Petti, Dr. John, AC-DC, Hertzainak, “Come Together” diskoa (Beatles-en Soul bertsiñoak), Fats Domino,  nobedadeak, binilo singelak… Betikolez musikarik onena Pedro Elias Igartuaren eskutik. Irailean bueltatuko da Euskal Herriko musika saiorik onena…ONDO PASA!!! DESKARGEU!!: Dr. John, Albert Lee… […]

Jakingo dozuenez Amy Winehouse joan egin da, baina bere musika betirako geratu da gurekin. “Back To Black” diskoarekin lortu zuen ospea Amy-k 2006an baina disko horretaz aparte ere kantu bikainak grabatu zituen eta kantu horiek izan doguz entzungai 2010-2011 kurtsoko azken Kingston Hirian. Horretaz aparte Amy-ren eragin eta inspirazio  izan ziren […]

Hilaren 26tik 31a bitarte Hernanin burutuko dutena, AHTren aurkako Asanbladak antolatuta eta “Lanak gelditu, AHTrik ez !” lelopean. Bertan (Osiñaga auzoan) tallerrak, hitzaldiak, mendi-martxa, antzerkia, kontzertuak eta gehiago izango dira, elkar ezagutzeko eta AHTren lanen egoeraren berri izateko, Rebeka AHTren aurkako Asanbladako kideak kontatu duenez. Informazio gehiago sindominio.net/aht.ez atarian. DESKARGATU […]

Gaurkoan, Banca Civicarekin hasi du kronika Mikel Bujanda Euskalerria Irratiko zuzendariak. Poliziak gizonezko bat atxilotu duela ere esan digu, S. Ferminetan neska bat bortxatzea leporatuta. Ondoren, Nafarroako Eliza Katolikoak azken urteetan “hartutako” hainbat ondasun komentatu du Mikelek. Pasa den astean Auñamendin izandako mendi-istripuarekin eta Nafarroako jaiekin bukatu du gaurko kronika. […]

Gaur Ana Sisniegarekin mintzatu gara Bilbo Zaharreko festak direla eta. Sisniega Bilbo Zaharreko batzordeko kidea da eta bertan antolatutako ekintzen berri eman digu. Gaurkoan iluntzera arte izango dira kontzertuak eta igande gauean amaitutzat emango dituzte. Bitartean, giro paregabea izango da Bilbo Zaharrean. DESKARGATU HEMEN !!!!!

2.286. zenbakia duena eta azalean “Otordu bakoitzean kutsatzen gara”: horixe da hain zuzen Asteko gaia. Asteko pertsonaia, aldiz, Emile Larre baigorritarra. Erdiko Kaieran, Marino Goñi musika kritikaria agertzen da eta Termometroan Leire Beteta ingurumen teknikaria. Bukatzeko, Net Hurbilen  den Farmaindustria eta gastuen inguruko artikulua komentatu du Mikel Asurmendi Argia astekariko […]

UEUko Udako Ikastaroen 39. edizioa bukatu da eta antolatzaileak gustora geratu dira. Eibarren, Baionan eta Iruñean 26 ikastaro eta 3 saio osagarri egin dituzte, 400 bat lagunek parte hartu dutela. Helburu ekonomikoak ere bete dituzte, aurrekontua garaiari egokituz. Talde txikiak hobesten ditu UEUk, Ikastaroen arduradun Irati Iciarrek kontatu duenez. Eta […]