Irailaren 27an, duela 36 urte, frankismoak Txiki, Otaegi eta beste hiru lagun fusilatu zituen. Orduko egoera aztertzen hasi da Josu Txueka EHUko irakasle eta historiagilea, geroxeago gaurkoarekin alderatuz. Egia da, urte asko pasa dira, baina arlo batzuetan atzera egin dugula esan digu . DESKARGATZEKO KLIKATU HMEN !!!!!
Aurten ere asteartero Iparraldeko kronika entzuteko parada izango dugu gurean, Pantxo Irigarai Irulegi Irratiko kazetariari esker. Gaurkoan, Senadoreen hauteskundeak frantziar estatuan, gaurko greba eguna Irakaskuntzan, Elbarrituen borroka, Amerika Latinako festibala eta Irulegiko ardoa izan ditu mintzagai Pantxok. DESKARGATU HEMEN !!!!!
Txori Herriko herri horretan ere ikasturte berriari ekin berri diote. Duela hamar egun Eskola eta Elikaduraz eztabaidatu zuten. Eskolatik zein Udaletxetik ere berriak datoz , Patxi Gaztelumendi kolaboratzaileak azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN !!!!!
Barakaldoko zenbait auzotako jaiak aspaldian utzi zituzten bertan behera, Gotzon Hermosilla kolaboratzaileak kontatu digunez. Orain, aldiz, EAJk orduan zeukan jarrera aldatu du eta prest agertu da zenbait auzotako jaiak bultzatzeko. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!!
Bilbo Hiria Irratiko emisioak datorren astelehenean, hilaren 26an, hasiko diren arren, Kukutzan gertatzen ari denarekin lanean ibili gara aste honetan. Hiru elkarrizketa dituzue hemen: hasteko pasa den asteazkenean Kukutzaren barruan atxilotutako bati egindakoa; gero, irrati honek Iruñeako Euskalerria irratiari egun horretako arratsaldean egindako kronika; eta bukatzeko, ostiralean (epailearen erabakia jakin […]
Gaztetxea, okupatutako eta autokudeatutako topagunea da, bertan parte hartzen duten pertsonen esperientziaz eta langile jarreraz aurrera eramana, errespetuzko elkarbizitza eredu baten oinarrituta, non eta erabakiak gaztetxearen proiektuan lan egiten dutenen arteko asanbladan hartzen direnak. Gure bizitza askatzen duten alternatiba kultural, sozial, politiko eta kolektiboak garatzen dituen gune askea da. Argi […]
Ikasturte barriagaz hasteko duela urte bateko saio bat jarriko dogu, Amy Winehouse zenari omenez… Bitartean datorren asteko saioa prestatzen: “Blaxpoitation” filmeen soinu bandak!!! Bai, arimaz eginiko musika izan dogu entzungai saio honetan Kingston Hirian, gaur eguneko Soul musika gainera. Eli ‘Paperboy’ Reed, Sharon Jones & Dap-Kings, Gnarls Barkley, Bettye Lavette… […]
Gaur Xerezade erromantiko jarri da, eta nor hobea amodioaz eta desamodioaz berba egiteko, gure bertsolari eta poetarik goxoena, sentikorrena baino? Bizitzak gogor hartu zuen Bilintx, baina berak irribarrez eta burla ttantta batez egin zion aurre, eta are gehiago: transgresore galanta izan zen, barrenak izan baitzituen bere kaleko hizkeran euskaldunen aurrera […]
Akron, Ohio, 1851. Emakumeen Eskubideei buruzko Biltzarra. Hizlari eta entzuleak eliza batean bilduta daude, eta elizgizon piloa sartu dira aretoan kongresua lehertzera, eta eraso gogorra ari dira jotzen sufragisten kontra. Halako batez Sojourner Truth, emakume beltz esklabo ohia, mintzalekura hurbildu da hitza eskatzeko… Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN. XEREZADEREN ARTXIBOA
Ordenagailuak martxan jarri, kafea prestatu, zigarrotxoa piztu (ah, ez debekatuta dagoela…), arkatza zorroztu, beste kafe bat, beste zigarro bat (Ah, ez!!)… eta prest gaude ikasturte barriagaz hasteko. Uhinak eta baita feizbuk , tuiterr eta sarea gure izerdiagaz garbitzen!!!
