Enegarrena azken hileetan, eta hitzordua larunbatean Bilboko Jesusen Bihotz Sakratuaren Plazatik abiatuta eta “Gaztexea gara” lelopean. Horrekin batera, gaztetxe horren Asanbladak azken gertakarien inguruko irakurketa komentatu du Hodei Goikoetxeak, Kukutzako Prentsa Batzordeko kideak. Bide batez, bolada honetan jasotzen ari den elkartasuna eskertu du.  DESKARGATU HEMEN !!!!

Gaurkoan ere hiru berri ekarri dizkigu Fakun Aznarezek, Resumen Latinoamericano aldizkariko kideak. Hasteko Boliviako Amazonian errepide bat egiteko arazoak komentatu ditu. Gero, Haiti eta Perez Esquivel Nobel sariaren kritika izan ditu hizpide. Eta bukatzeko, Ameriketako sarraskiaren 519. urteurrena dela kausa, hilaren 8tik 13ra arte Bilbon izango diren hainbat ekitaldiren berri […]

Etxean bueltan daude jada uda honetan Askapenako Brigadetan parte hartu dutenak. Aurten Argentinan, Venezuelan, Mexikon, Uruguayn, Palestinan, Saharan eta Andaluziako Marinaledan izan dira, hainbat esperientziatatik ikasten. Orain, datozen hileetan, leku horietan ikasitakoa eta bizitakoa azalduko dute. Elkarrizketa bukatzeko, Julen Zulaika Askapenako kideak Pakito Arriarani Arrasaten egindako omenaldia komentatu digu.  DESKARGATU […]

Pasadan astean Amsterdamen egon ginen oporretan eta hango “merkadillo” baten sartu eta 31!!!!  Binilo erosi genituen. Biniloak beltzak izaten dira normalean eta beltzenak aukeratu ditugu gaurko saiorako. Hori bai,  berba egiteko gogo gutxi eta biniloen azalei argazkiak atera eta gure feizbuk-era igo ditugu kantuen izenekin batera. Jaio da beraz, genero […]

Egunotan Bilboko Areatzan duguna hainbat taldek bultzatuta. Gakoa da batez ere plastikoa bererabiltzea, gero birziklatzeko. Alemaniatik dator egitasmoa eta han plastikoaren %98 birziklatzen dute: hemen, aldiz, %30. Xabier Abian Ekologistak Martxaneko kideak azaldu digunez sitema horrek abantaila franko dauka.  DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!!

Egunotan Bilbon, Mugarik Gabek eta zenbait talde feministak antolatuta Indarkeria matxistak eta hauei aurre egiteko estrategiak izeneko Jardunaldiak ari dira egiten. Horietan hainbat emakumek hartuko du parte alternatibak ezagutzeko asmoz, Xabier Martinez Mugarik Gabeko kideak esan duenez. Honen inguruko informazio gehiago mugarikgabe.org webgunean. DESKARGATU HEMEN!!!!!

Ainhoa Iturbe ENHEko kide izan dugu gurekin. Berangoko Kukullaga baserriak eta bertako biztanleak bizi duten egoeraren larria, injustoa eta kafkianoa gogoratu digu. Joan den astean interes tasa lukurreroak ezin ordainduta lekutu nahi izan duten adineko bikotearen drama.Mementuz desjabetze prozesua eten da baina arriskuak hor segitzen du; epaitegietan ezezik mobilizazioetan ere […]

Gaurkoan sei gai ekarri dizkigu Pantxo Irigarai Irulegiko Irratiko kazetariak. Hasteko Patxi Arotzarena hil dela kontatu digu, Patxi nahiko ezaguna zen Iparraldeko euskal munduan. ELB sindikatuaren kezka (behi hazkuntzarako diru-laguntzen inguruan) aipatu du. Irulegiko Irratian bake prozesua aztergai izan dutela eta Xiberuko Herri Elkargoak euskara ikasten ari direnei emango dizkien […]

Urriari dagokiona eta azalean Ontziolak: beraiei dedikatu diete erreportaje nagusia. Euskara bidaiden Txirritaz idatzi dute eta Zenbaki ta lur atalean, aldiz, Hiru kobazulo harrigarri. Saiak ere izan dituzte mintzagai eta Norabiden bi txango. Azarokoan Bizkaiko Armañongo Natur Parkea izango da gai nagusia, Hektor Ortega Nora aldizkariko erredaktore-buruak azaldu duenez.  DESKARGATU […]