Azken astean hainbat gertaera izan dira Euskal Herrian: Nazioarteko Egiaztatze Batzordea sortu dute, erreakzioak, Ekineko amaiera, Etaren agiria, Amaiur jaio da… Horietaz mintzo da gaurkoan Patxi Gaztelumendi Bilbo Hiria Irratiko kolaboratzailea. DESKARGATU HEMEN!!!!!
Iñaki Barzena EHUko irakasle eta Ekologistak Martxan-eko taldekideak, Kukutza gaztetxearen inguruan gertatutako desmasiak aztertu dizkigu: estatu eta instituzioen bortizkeria, herritarren defentsarako tresnak eta batez ere argudioak…Legalitate eta legitimitate gisako kontzeptoen balioak…Kukutza ikur bilakatu zaigu honetan, entzungai aproposa benetan. DESKARGATU HEMEN !!!!
Aspalditik dator kontua, Bilboko Panda enpresak “diru nahikorik” irabazten ez duela eta urtarrilean 60 langile kaleratu zituen. Udaren amaieran, aldiz, beste 120 lagun kaleratu nahi ditu Enplegua Erregulatzeko Txosten baten bitartez: horren aurrean, langileak mobilizazioak egiten ari dira egunotan, neurria bertan behera gera dadin, Txaber Garcia Pandako Enpresa Batzordeko presidente […]
…98. atala eta hasi dugu 3. denboraldia!! eta zer hobe hasteko bi basapiztia hauek baino! Zuzen – zuzenean zirkuituaren aurkezpenean izan ziren eta gero haiekin hitzegiteko aukera paregabea izan genuen. Bi monstruo hauen zuzeneko musika entzungo dugu, izatezko bikote honen zergatiak ezagutu eta proiektu berriak. 60 eta 70eko rock […]
Irailaren azken ostegun honetan Bilboko udal osoko bilkura egin dute. Hasteko, EAJk tasak eta udal zergak igoko nahi dituela esan digu Aitziber Ibaibarriaga Bilboko Bilduko zinegotziak. Gero, Bilduk sartu dituen hainbat mozio izan ditu mintzagai, lan istripu, Espazio Publikoari buruzko Ordenantza, aurrekontu parte-hartzaile edo Kukutzaren inguruan. DESKARGATU HEMEN !!!!
Aste honi dagokiona eta azalean “Katalana eskoletan, eraso politikoa eredu arrakastatsuari”: honi dedikatu diote erreportaje nagusia. Asteko gaia, aldiz, 1512ko konkista eta Pedro Nafarrokoa da. Pertsonaia Begoña Durruty margolaria dugu eta Erdiko Kaieran Japoniako Haikuak euskaraz. Mikel Asurmendik berak Aralarreko Iñaki Aldekoari egin dion elkarrizketarekin bukatu dugu gaurko kronika. DESKARGATU […]
Gaur (osteguna) Bilbon egingo dutena, ehun sindikatu, alderdi era giza eragile baino gehiagok sinatuta. Horrekin batera, EHGAMeko Imanol Alvarezek kontatu digunez, manifestu bat ere atera dute, pasa den asteko gertakariak argitzeko asmoz. DESKARGATU HEMEN !!!!!
Hamabost musikari, bi bertsolari, poeta bat eta jende gehiago izango dira Xabier Leteri omenaldia eginez urriaren 8an, larunbata, arratsaldeko 20:00etan Bilboko Euskalduna jauregian egingo den kantaldian, besteak beste, Bilbo Hiria Irratiaren laguntzarekin.
Irailari dagokiona eta azalean Itziar Urtasun, Jaietako zinegotzia Bilboko Udalean: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Erreportajean “Glutenik gabeko bizitza” (Zeliakoak) jorratu dute. Banku bete berban, aldiz, Urtxintxa Eskolaren 25. urtemuga; horiez gain S. Inazioko Haurreskola berria, II. Katalan kultur Jardunaldiak edo Berbaizuko berriak, eta ohikoak: Gureak kanpoan, Behin batean edo […]
Nazioarteko 3.Zinema ikusezinaren Jaialdia atzo hasi zen Bilbon, beste errealitate batzuk erakusteko asmotan. Aurtengo sail ofizialean 18 filmak hartuko du parte, Nerea Uriarte KCDko egitasmo-teknikariak azaldu digunez. Informazio gehiago kcd-omdg.org webgunean. DESKARGATU HEMEN !!!!!!
