Ostiraleko ekaitzak ia guztia jarri zuen ankaz gora, festibalaren etorkizuna serio mehatxatuz. Dena den, larunbat eta igandean jendearen erantzuna ikusita, baikorrago agertu zaigu Patxi Gaztelumendi Irratia.comeko kidea. Antolakuntza, giroa eta taldeen kalitatea azpimarratu ditu Patxik: orain kontuak egin behar dira ea datorren urtean 16.a ospatzeko gai diren. Elkarrizketa hau deskargatzeko […]

Uztailari dagokiona: azalean Itsas zaporeen santutegiak eta horretarako hamar jatetexe aukeratu dituzte Bizkaitik Lapurdiraino, Santiago Yañez argazkilariaren eskutik. Euskara Bidaide atalean Barakaldoko euskara XVIII. mendean jorratu dute. Zenbaki ta lurrean, aldiz, Biarritzeko Asiatica museoa agertzen zaigu eta Historian Orreagako gudak. Bitakora kaierra, ohiko argazki zoragarria eta erraz egiteko hiru txango […]

S. Fermin festak hasteko egun gutxi falta direla, hainbat gai bolo-bolo dabiltza Nafarroan. Ekonomia kontuekin hasi da ohiko kronika egiten Mikel Bujanda Euskalerria Irratiko zuzendaria, Logroñoraino doan autobidearen kontuen inguruan. Bestetik, Iruñeako alkatesa Barcinaren protagonismoa aipatu du Mikelek bi aferatan: SOS Arrazakeriak Udaltzaingoaren aurka jarritako salaketaren inguruan eta zigortutako bi […]

Horixe da, hain zuzen,  ostegun honetan Iñigo Ibarrak (Ander Lipus) emandako hitzaldiaren izena, UEUko Udako Ikastaroetako Bertsolantegia ikastaroaren barruan. Eszenatokiaren gainean erabiltzen ditugun (dituzten) mugimenduak, indarra, oreka, arnasa… eta horiei lotuta diren teknikak bertsolariek ere erabil ditzakete Anderren ustez. Honen inguruko informazio gehiago ueu.org helbidean. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Anari Alberdi (Azkoitia, 197o). 97an hasi zen musika munduan. Sei lan ditu kalean, eurotako bat Petti kantari nafarrarekin egina. 2009an kaleratu zuen azkena, Irla Izan,eta azken lan honetaz-eta berba egitera etorri zaigu irratira elkarrizketa konpletua emateko.Saio monografiko baten lehen atala. Arg:J.Barrenetxea. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Egunotan, “Sarea eta komunitate birtualen kudeaketa praktikoa: Community Managerrak” izeneko ikastaroa ari da ematen Mikel Lizaso kazetaria UEUko Udako Ikastaroetan, Eibarren. Community Managerrak zer diren azaldu ondoren hainbat xehetasun eman dizkigu Mikelek: sarearen arriskuak edo komunikazioarekiko zer ikusia, helburuak, metodologia, nori zuzenduta… Informazio gehiago ueu.org webgunean. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu […]

Asteburu honetan, hilaren 2, 3 eta 4an Heletan egingo dutena, 15.ez. Berezia da festibal hau, herriatik abiatuta eta herriarentzat, ehunka laguntzaile (bolondres) dituena. Aurten Alpha Blondy, Rinocerose, Rachid Taha, Gojira… edo Sorkun, Berri Txarrak, Mister Xaguak.. eta Ander Lipus, Pirritx eta konpainia, bertso-trama, zinema, zikiroa eta gehiago izango da . […]

Iragarrita geneukanez, Ekainaren 29rako deituta zegoen Greba Orokorrarekin bat egin du Bilbo Hiria Irratiak. Hori dela kausa programazio berezia eskaini dugu, grebaren inguruan hain zuzen. Eta horretarako sei elkarrizketa egin ditugu: ELAko Patxi Agirrezabala, ESKko Igor Mera, LABeko Gorka Beratsategi, CCOOko Jexux Uzkudun, Irratia.comeko Patxi Gaztelumendi eta greba.euskalherrian.infoko Gorka Julio […]

ENHEko kide Olate Arraterekin egon gara; duela zenbait urte “Busturialdean lan eta bizi” taldea eratu zuten eta horren berri ekarri digu. Eskualdea sozioekonomikoki garatzeko  era orekatuan hainbat eragile biltzen dira eta beraien lanaren berri plazaratuko dute datorren igandean, hilak 4, Axpe- Busturian egingo duten jai egunean. Elkarrizketa hau deskargatzeko klkatu […]