Izan direnak eta izango direnak komentatu ditu Agus Perez antzerki kritikariak. Hasteko “Rikardo 3.a” eta Karrikaren “Hau ez da Kalkuta” izan ditu hizpide. Gero, datorren asteburuan izango direnak: “Euria esan eta euria erortzea”, “Miguel Hernandez” eta “Naps Nups” (umeentzako dantza). Hilaren amaieran izango diren beste hiru lan aztertu ditu Agusek: […]

Hilaren 22tik 30a bitartean Bilboko hainbat tokitan izango duguna (eta otsailaren hasieran Hego Euskal Herriko beste 8 lekutan). Aurten areto gehiagotan emango dira filmak eta guztira 76k parte hartuko dute lehiaketan. Zortzigarren edizio honek, pelikulez gain, LGBT (Lesbo-Gay-Bi-Trans) edukina lantzen duten arte eszenikoak ere presente izango dira, Beatriz Majuelo Zinegoak […]

Xabier Aierdi soziologo eta EHUko irakaslearekin  solastu gara; ETAren azken agiriak esaten duena eta ez duena aipatu digu eta ondorioz horrek suposatzen duen egoera “berria”ren azterketa egin digu Xabierrek; bideak luze joko duelakoan gauden honetan, esperantza zuri nahiz etorkizuna ikusteke egon. DESKARGATU HEMEN!!!

UNE (Une Nare Eza) taldeak “Akustikoak eta bestelako uneak” (Baga-Biga,2010) izeneko lan semi-akustiko fin eta ederra kaleratu du; euren rock doinuak hustu eta saxo, piano eta rhodes zertzeladekin jantzi dituzte; Aitor Uriarte (Latzen,Sen) kantaria eta Ruben G. Mateos teknikaria izan ditugu gure estudioan. Une gozoak igarotzeko musika. Arg:Joseba Barrenetxea DESKARGATU […]

Halaxe da, aurtengo lehen irratsaioan Jamaikako musika beroak eman dituen ahots erromantiko ederrenetako bat gogoratu dugu: Gregory Isaacs musikariarena, hain zuzen ere. Horrezaz gain, gospel musika eduki dugu, eta bai soula ere, How Many Roads izenaz Bob Dylan kantuekin prestatu duten bildumaren bitartez. Saioaren lehen atalean Tony Allen nigeriar perkusiogilea,, […]