Duela gutxi iragarri duten bezala 8 ikastaro egingo ditu UEUk datozen asteetan, Informatika, Gizarte gai eta Zientzia aplikatuen inguruan. Gaur egun etengabe ikasteak duen garrantzia azpimarratu du Mari Karmen Menika UEUko Ikastexe Nagusiko arduradunak. Matrikula irekita dago eta honen inguruko informazioa ueu.org gunean aurkituko duzu. DESKARGATU HEMEN!!!!!
Barakaldoko alkate Tontxu Rodriguezek 37.000 euro gastatu ditu abendutik hona hedabideetan agertzen, Gotzon Hermosilla Berria egunkariko Bilboko erredakzio-buruak kontatu digunez. Batzuetan deitu dute, baina beste batzuetan Barakaldoko udalak berak antolatzen ditu alkatearen adierazpenak. Honekin batera, herri horretan duela gutxi egindako inkesta baten berri eman digu Gotzonek: horren arabera PSEk boto […]
Gai honi buruzko foro bateko partaide izan da Xabier Aierdi, EHUko irakaslea. Bertan biladutako zenbait ideia ekarri dizkigu: fobia horien zergati ezberdinak eta era berean, nahiz eta zailak izan, balizko irtenbide batzuk ere aipatu dizkigu. Ipar Afrikan, Arabiar Estatuetan… bizi duten egoeraren eragina ere presente izan du. DESKARGATU HEMEN!!!!
Hilaren 26an, larunbata, Topagunea eta bertan bazkidetutako 95 euskara elkarteetako kideak bilduko dira Bilboko Alondegian, XXI. Mendeko Euskaldunon Elkarteen Mugimenduaren Kongresuan. Horretan hiru ardatz nagusi jorratuko dira, honako galdera hauei erantzuten: nola sortu ziren Euskara elkarteak, zer bihurtu dira eta zer egin eraginkorragoak izateko. Bazkaria Bilboko Kafe Antzokian izango dute […]
Iralako Gazte Asanbladak 1.997an lortu zuen Gazte Lokala, Bilboko Udal gobernuarekin negoziatu ondoren. Baina, gauzak aldatzen ari dira-eta, pasa den urtarrilaren 28an Ertzantza sartu zen lokal horretara eta hainbat gauza eramateaz gain bost ate apurtu zituen. Iralako Gazte Asanbladako kide den Onintzek gertakari horren irakurketa eta gehiago kontatu digu gaurkoan. […]
Azken 20 urteetan 240.000 lagun desagertu dira Kolonbian, bertako Giza Eskubideen aldeko zenbait erakundek egindako txostenaren arabera. Are gehiago, azken 6 urteetan Fiskaltzak, bortizkeria dela kausa 173.000 hilketa erregistratu ditu. Eta atzean, gehienetan bederen, paramilitarrak eta besteak beste Uribe presidente ohiaren senitartekoak. Horretaz gain, Argentinako bi berri ekarri dizkigu gaurkoan […]
Mikel Urbeltz izan dugu gurekin. Ihauteri/ aratuste sasoiaren esannahia azaldu digu. Izenetik hasi eta izanarekin jarraituz. Ihautearen magia eta konjuroa; ihautearen errituala; zomorrotzea mozorrotuz… Halaber E. Herrian barna agertzen diren zenbait errealitate eta pertsonaia ikusarazi dizkigu eta azkenik beste erresuma batzuetakoekin alderatu. Aratustearen interpretazio eta azalpen sakona. Benetazkoa. DESKARGATU HEMEN!!!!!
Artayorran #78! Estilo guztien gainetik, denetik,botikan lez! Haragizkoa proiektuaren poesia eta musika(Omar Nabarro& Rafa Rueda, argazkian),Berri Txarrak (Singleak 1997-2007), KenZazpi Joseba Sarrionandiaren testu batekin, Mantisa, Maixa Lizarribarren eta Goseren trikia..eta Binilo Tenpore tarterako sortzaile historiko bat: Etxahun-Iruriren “Agur Xiberua”. Bota atxurrre! (arg:J.Barrenetxea) DESKARGATU HEMEN!!!!
EAEko Irakaskuntza publiko unibertsitario zein ez unibertsitarioan hauteskundeak egin zituzten hilaren 16an. Delegatuei dagokionez LABek irabazi ditu, eta horrekin batera EILAS eta ELA ere indartuta agertu dira, Lierni Altuna LABeko Irakaskuntzako kideak komentatu duenez. Eta horrekin batera CCOOk jasandako beherakada aipatu du. Egun Irakaskuntzan dauden arazo nagusiak eta erronkak ere […]
Pasa den astean burutu dute Arco (Arte Garaikidearen nazioarteko) azoka, Madrilgo Ifeman. Ismael Manterolaren ustez aurtengoa normalizazio urtea izan da, azken urteetako gorabeherak pasa ondoren. Hego Euskal Herritik sei galeriak parte hartu dute eta Ismaelen ustez , nahiz eta datu ofizialik ez izan, nahikotxo saldu da aurtengo azokan. DESKARGATZEKO KLIKATU […]
