Abian den Arabako  eta larunbatean abiatuko den Nafarroako txapelketen berriak ekarri dizkigu Jabi lankideak. Saioak, partaideak… Beste txapelketa batzuk ere izan zirela gogoratze aldera, 2003an Lesakan jokatu zen Nafarroako finaletik zenbait ale entzuteko aukera duzue: Estitxu Arozena, Xabier Legarreta, Julen Zelaieta, X. Silveira… DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!

Koldo eta Rita “Anemona,Oskola eta Karramarroi” ekimeneko sustatzaileek, taldeko beste hiru kiderekin Kubara egin bidaia kontatu digute. “Laguntasunaren liburua” eramanez, bertakoen elkartasuna, “Antzerkiaren Gurutzada”,kubatarren baloreak…nola bizi eta dastatu dituzten. Benetako hartu-emana hitzaren dimentsio osoan. Zinez kontakizun ederra! DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!!

Horixe egingo dute datorren Udaberriko oporraldian Xauen Bidaiakek antolatuta. Senegal hegoalde horretan egunero 50 bat km. egin nahi dituzte, bertako jendea ezagutzeko eta bertako bazterrekin gozatzeko. Antolatzaileek eskarmentu handia dute bidaiekin eta egingo dutena aztertzeaz gain, orain arte izandako esperientzia batzuk kontatu dizkigu Alberto Markuerkiagak. Informazio gehiago xauenbidaiak@gmail.com helbidean. http://xauenbidaiak.blogspot.com/ […]

Desazkundea Kolektiboak eta Ekopolitikak Jardunaldiak antolatu dituzte Bilbon Desazkundea eta lana aztertzeko. Bertan 21 orduko NEF txostena aurkeztuko dute. Batez ere sindikatuekin eztabaidatu nahi dute baina parte hartzea irekia da. Jardunaldiak hilaren 17an eta 24an izango dira, 7 Kaleetako Burtsa auzoetxean. Informazio gehiago desazkundea.org gunean. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMN !!!!

Uribarri eta beste auzotako bizilagunek zortzi urte daramatzate Funerarias Bilbaínaseko Errauste-labearekin buelta-bueltaka. Pasa den irailean froga batzuk egin zituzten eta ingurukoan bizi direnek oso argi jasan zituzten ondorioak. Eta laster martxan jarri nahi dutela Krematorioaren aurkako manifestazioa konbokatu dute hilaren 16rako, Zumalakarregi kaletik abiatuta , Aitziber Virgel Uribarriko Gure Etxea […]

Protestak eta gehiago gertatzen ari dira azken asteotan mundu arabiarrean eta horietaz James Petras soziologo estatubatuarrak boltxe.infon argitaratutako artikulua aztertu dugu gaurkoan. Horrekin batera, Tunisia eta Egipton gertatutakoa ere aztertu du Joseba Izaga boltxe.infoko kideak. DESKATGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!!

Iosu Larrinaga soziologo eta EHUko irakaslearekin izan gara solasean. Joan den astean Sarrikon egin jardunaldiei buruz zenbait berri ekarri dizkigu; halaber, eta gaiarekin zerikusi zuzena duenez, azken egunotan Bartzelona eta batez ere Madrilen trafiko ugariak euri faltarekin batera sortutako kutsaduraren inguruko arrangurak plazaratu dizkigu. DESKARAGTZEKO KLIKATU HEMEN!!!!