Duela 40 urte izan zena: horretan Francoren erregimenak 16 euskal militante epaitu zituen, baina epaiketa horren garrantzia askoz handiagoa izan zen. Sei laguni heriotz zigorra ezarri zieten Espainiako militarrek (geroxeago konmutatuak izango ziren) eta gainontzekoei urte askotako espetxe zigorrak. Eta horrekin batera Hego Euskal Herrian zein munduko leku batzuetan (Parisen, […]
Abenduari dagokiona eta azalean Eduardo Gonzalez Sare Antifaxistako kidea: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Erreportajean, aldiz, Berbalagunak. Kulturan beste bi gai izan dugu: Split 77ren disko berria eta Olaia Fernandez artista. Horiekin batera ohiko Gurera etorriak eta Inkesta. Urtarrileko zenbakian Diasporan dabilen Deustualdeko baten bati elkarrizketa egingo diote Lur Mallea […]
Bizkaian jaio eta hazi den bildots hori artzain, Erralde hiltegi eta harakin batzuen akordioaren bitartez ateratzen da merkatura. Jakina denez sasoi hau da bildotsa jateko ohitura handienetakoa eta egun hauetan Bizkaiko harategi batzuetan salgai dago prezio onean eta horrek artzainari prezio duin bat ordaintzeko beste ematen du, Eneko Egibar Erralde […]
Duela urte bete Espainiako Buletin Ofizialean agertu zena: hasteko, 6 hilabeteko atzerapena izan dute aplikatzeko. Bestetik, nahiz eta 71 artikultik 60 aldatu, aldaketa edukian baino itxuran izan da. Krisia egoera honetan diskurtso xenofobo eta populista gero eta indartsuagoak direnean, espainiar estatuak Integraziorako plan ona behar du Mikel Mazkiaran SOS Arrazakeria […]
Horixe izan da aurten ere Jon Iñaki Artetxe komiki adituak egin proposamena. Horietariko bat gazteleraz dago, Jabier de Isusiren “Juan SinTierra IV”. Gainontzekoak euskaraz atera dituzte: Dani Fanoren “Teleatoi”, Arkaitz Cano eta Iñaki Gartzia Holgadoren “Piztia otzanak” eta Mikel Orbegozoren “Preso nago”. DESKARGATU HEMEN!!!
….ERA(Bonberenea Ekintzak,2010) deitzen da Bilboko Errekalde auzoko Zea Mays taldeak kaleratu duen azken lana; bizi-bizi dabil taldea eta Bilbo Hiria Irratira etorri zaizkigu Iñaki Imaz “Piti” eta Aiora Renteria lasu, luze eta zabal berba egiteko. Taldea hobeto ezagutzeko aukera ederra. Artobixerrek kolokatu egiten omen dute! Bejondeitsuela! Rock´n roooollll!!!(arg:joseba barrenetxea) J.Zabala&I.Elgezabal […]
Bata Arte Eder Museoan dago urtarrilaren 16a bitartean: Jesus Mari Lazkanoren “Arkitekturatik naturara” lelopean. Honetan artistaren 82 lan agertzen dira, horietariko 54 margo ertain eta handiak direla. Bigarren erakusketa Bilbo Zaharreko Marzana Espazioan dago: Nahia del Castillok zenbait objetu eta argazki erakusten ditu, Ismael Manterola arte adituak komentatu duenez. DESKARGATU […]
Kasu honetan Txilen bizi direnak. Aurtengo uztailaren 12an zenbait preso maputxek hasitako gose greba abiapuntutzat jo du Alvaro Hilario kazetariak: egoera, eskaerak, antolaketa, prentsa… Horiekin batera pasa den azaroan besteak beste Héctor Llaitulen aurkako epaiketa ere kontatu digu Alvarok. Borroka guzti horien atzean Maputxe herria eta lurra dira, zuriek bereganatu […]
Gaurko piperpolisen nafarroako Bizardunak taldea izan dugu. 2009an plazaratu zuten aurreneko lana eta berehala lortu zuten jarraitzale mordoa. Ordutik hamaika zuzeneko eman dituzte. Urrian zuzenekoak gelditu eta lan berria prestatzera ekin zioten, hamairu kantu berri bildu dituzte En Zugzwanga diskoan. Xabierrek ekarri dizkigu lan berri honen nondik norakoak. John Trollope […]
Iosu Larrinaga EHUko iraslea izan dugu gurekin; gure inguruan egin dituzten azpiegitura obra erraldoien kudeaketak sortu dituen arazoaz mintzatu zaigu. Azken adibidea, Artxandako tunelen ustiaketatik datorkigu; baina, zer gertatuko da sei hilabete barru super-sur izeneko lanak bukatu eta bideak irekitzen direnean? Amaieran, AHTren inguruko aipamen bat ere egin digu Iosuk. […]
