Gaurkoan, pasa den astean Barakaldon gertatutako Cristina Estebanezen hilketa ekarri digu Gotzon Hermosilla Berria egunkariko Bilboko erredaktore-buruak. Gotzonek gaitzespenak, elkarretaratzeak eta gehiago kontatu ditu eta horrekin batera, hitz politen gainetik, errelitate gordin bat: erakundeei adierazpenez gain neurri eraginkorragoak eskatu bahar zaizkie, berriro gerta ez dadin. DESKARGATU!!!!

Ez da lehengo aldiz azken bolada honetan eta egunotan berriro kalean ari dira Hego Euskal Herriko pentsiodunak  Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Iruñean. Bilbon hain zuzen asteartean egingo dute elkarretaratzea, egun horretan Bizkaiko Foru Aldundian Aurrekontuak bozkatuko dituztelako. Pentsioak murriztu eta Gizarte  Zerbitzuak urritu eta garestitu nahi dituztelako ari dira protestan, […]

Abenduari dagokiona eta azalean Arabako urtegiak: horixe izan da hil honetako gai nagusia. Euskara bidaide atalean “Kaliforniako Kazeta” jorratu dute eta Zenbaki eta lurrean, aldiz “Bost Ibarra”. Tolosaldeko Txotxongiloak ere kontuan izan dituzte eta bukatzeko bi txango proposatu: Arabako Carabo Haitzan eta Bidarrain. Urtarrilekoak  Neguko faunaren berri ekarriko digu Hektor […]

…Sei urteren ondoren, Split 77 itzuli egin da lan berri batekin eta taldearen beraren izena darama “Split 77”; Aritz Aranburu (ahotsak&gitarra) eta Deibol Rodriguez (bateria)etorri zaizkigu patxadaz berba egiteko; gainontzekoak Ekaitz Hernandez (bajua) eta Iskander Fernandez(sinteak) dira. Inoiz baino teknoago datoz! Bejondeitsuela!!Rock´n rollll!! Argazkia:Tom Hagen (Ekaitz Hernandez) DESKARGATU!!!

Atzo bukatu zen Durangoko 45. Euskal Liburu eta Disko Azoka eta balantzea egin du Patxi Gaztelumendik: Irratia.comeko kidearentzat Durangokoak jakin izan du egoerara egokitzen, egonkortuta dago eta  ezinbestekotzat jo ditu hitzaldiak, mahai-inguruak, Ahotsenea, umegunea… Giro ona aurkitu du Patxik pasa diren egunetan Azokan eta berak dioen bezala “Durangokoa txinaurri lana […]

“Gure aitak bizilekuz aldatu behar izan zuen lur bila. Nik sistema aldatu nahi dut” dio Rafael Alegría Honduraseko erresistentziako liderrak aste honetako Argiaren azalean. Honekin batera Hiperaktibitatea aztertu dute Asteko Gaian; Kultura eta aisian, aldiz,  “Mikel Laboa: musikari berriek berpiztu dute inoiz hil ez zena” landu dute. Termometroan bi aipamen […]

..66. saioa! Haragizkoa izeneko lan erotikoa ezagutzeko aukera;Bilbo Hiria Irratira etorri diren Omar Nabarro eta Rafa Ruedak errezitatu eta kantatu egiten dituzte “Haragizko amoreak” (Omar Nabarro, Susa 2009) liburutik hartutako zenbait poema; Joseba Barrenetxea argazkilari mundakarra ere partaide dugu lan multidiziplinar honetan.Letrak&Musika! Ondo berotu! Arg: Joseba Barrenetxea(Omar Nabarro) DESKARGATU!!!

Abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Bilbon Euskalgintzan diharduten zenbait taldek ospakizun berezia egingo dute Plaza Barrian eta Zazpi kaleetan, bigarrenez aurten. AEK-ko kide den Tito Serranok, egunaren zentzua eta “euskara jantzi eta erabili” lelopean antolatu diren ekitaldiak  aipatu dizkigu. Gogoratu: abenduaren 3an, ostiralean, eta 17,00etatik aurrera Bilboko plaza Berrian […]