Eta azalean Ane Ituiño TATeko ( Torturaren Aurkako Taldea) kidea: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Bi erreportaje ekarri dizkigute Mahatserritik: bata Perretxikoen inguruan eta bestea Eulalia Abaitua argazkilariari buruzkoa. Harpidetza kanpaina ere aipatu du Lur Mallea Berton aldizkariko zuzendariak eta bukatzeko datorren urtarrilaren 6an Santutxun egingo den “6 Izar Krosa” […]
UEMA (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) bihar bilduko da Deban, besteak beste bere Batzar Nagusia egiteko. Horrekin batera Hego Euskal Herriko bi Kutxarekin hitzarmena sinatzeko ekitaldia izango da eta bukatzeko ekitaldi publikoa. Jon Bollar UEMAko presidente eta Aulestiko alkateak kontatu duenez Deban izango da bilera hain zuzen Gipuzkoako udalerri horrek UEMAn sartzea […]
1995.eko abenduaren 15ean ireki zituen ateak Bilboko K. Antzokiak; horren harira Mikel, Teo, Xabi eta Jabi bildu dira Bilbo Hiria Irratian eta hasiera haiek gogoratu dituzte; era berean Antzokiak egin ibilbidean gertatutako zenbait kontu ere atera dira solasean. DESKARGATU HEMEN.
Durangoko Azokan izan ginen hilaren 6an; Ahotsenean aurkitu genituen Gosekoak eta zuzeneko aurkezpen bero baten ondoren, elkarrizketa adostu genuen Durangoko plaza galduren batean; hantxe izan ziren gurekin Ines eta Iñaki oliba eta ardotan berbetan euren laugarren lan larrosa bitxia esplikatzen.Goserik? On egin! DESKARGATU HEMEN!!!!
Azken bolada honetan bi antzezlan izan dira Bilboko Arriaga antzokian: “El pisito” (Rafael Azkona gidoilaria dela) eta Els Joglarsen “2036 Omenage”.: hauetaz, eta ohikoa denez, bere puntu kritiko eta ironikoa jarri du Agus Perez antzerki kritikariak. Asteburuan, aldiz, Hikateatroren “Aitarekin bidaian” eta umeentzako dantza izango ditugula esan eta komentatu du […]
Azaroa eta abendua bitartean izan da 2011ko Bizkaiko Aurrekontuen eztabaida, Batzar Nagusietan. Orain arte, oposizioak aurkeztutako osoko zuzenketa guztiak atzera bota ditu EAJk. Oposizioaren artean Ezker Abertzaleko taldea dago eta talde horretako Arantza Urkaregik esan digunez prozesua, herritarrei zabaltzeaz gain, bere biziko garrantzia dauka, guztion diruaz ari baitira. DESKARGATU HEMEN!!!
Saio honetan esatari berri bat gonbidatu dogu Bilbo Hiria Irratiko estudioetara. Errobot Martikorena (benetako izena: R2D6) Japonen jaio eta Euskal Herrira etorri zan lan egitera. Krisia dala ta, lana galdu eta gurera ekarri dogu, irratira. Patinatzeaz gain musikazalea ere bada Errobot eta Ska musikaren “urrezko” garaian grabaturiko musika ekarri digu. […]
Unai Aranguren izan dugu gurekin eta Bizkaiko ENHEk gaur bertan Abadiñon egingo duen formazio ikastaroaren berri eman digu. Nekazarizan instalatu diren gazteak kontsumo taldeen bitartez hasi dira planifikatzen eta bideratzen beraien produkzioa. Gaurko antolatu den ikastaroan honako gaiak jorratuko dira: nekasarearen filosofia eta azalpena, kontsumo taldeak nola sortu eta dinamizatu, […]
Gaurkoan Gotzon Barandiara idazleak bere lehen nobela aurkeztu digu ‘Errotik’. Bilboko euskalduna ontzialaren garaian kokatu du Errotik estreinako liburuan. Luis Urresti Euskaldunako langilea eta haren alaba Lore dira nobelako pertsonaiak. Baita euskal herriko literatura eskolaren saio berriaz hitz egin dugu eta pasatu berri de durangoko 45 liburu eta disko azkokako […]
Iñaki Barcena, EHUko irakasle eta Ekologistak Martxan taldekidea izan dugu gurekin. Alde batetik CADEk deituta joan den larunbatean Baionan egin AHTren aurkako manifaren harira mintzatu zaigu eta bestetik Cancunen Klima Aldaketari buruzko Goi Bileran gertatutakoa laburbildu digu. Pilpilean dauden bi gai, zalantzarik gabe. DESKARGAU HEMEN!!!
