EREMUZ KANPO 5X06: LAR

Da lar, da gehiegikeria, da dena nahi izatea, da hiperestimulazio soziala, kulturala, jakin behar dena amaitutakoan kudeatzen. Gurutzea eta antsiolitikoak, da dena behar izatea. Da saio honi ekiteko aitzakia ere. Eremuz Kanpo 5X06. Lar.

Lar, gehiegi, edo ingurutan esan ohi den larregi, gehiegiegi litzatekeena, superlatiboa birritan markatuz, soberakoa izanik hitzaren esanahia bera bikain adierazten duena.

Lar-ek ez du ezer ez-ekin errimatzen, baina behar luke. Hainbeste zaindu nahi izan esaldi bakoitza, plano bakoitza, une bakoitza, hainbeste hitzmoloi, hainbeste kantutzar sartu nahia, azkenean deusetarako ez, deus esateko ez, arnasarik ez hartzeko batere.

Saioa jaisteko, sakatu HEMEN

Tracklista:

Yougbloods – Get together

Anari – Epilogoa

Portishead – SOS (Abba cover)

Can – Spoon

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Yus Nacerrekin, amazigh-en musika entzun eta beraien kulturara hurbildu gara

ol. Abe 16 , 2016
Gaurko saioan Amazigh herritik Euskal Herrira etorritako Yus Nacer izan dugu laguntzaile saio osoan. Bere herriaren musika eta kultura ezagutu dugu. Bera euskalduna da eta Laboaren kantuak ditu gustuko. Horregatik, saioari hasiera emateko aukeratu dugun urrezko kantua, Laboaren Gure bazterrak izan da. Gaurko Soinugela bukatzeko aukeratu dugun kantua ere Gure […]

Honekin lotuak