Aupa lagunok! Ehungarren saioa jada. Pixkanaka bidea urratzen goaz. Gaurko saioari hasiera emateko Cigarettes After Sex taldearekin emango diogu hasiera. Euren pop leun, belusatuarekin. Berara goaz hurrengo minutuetarako, bertan Joseba Irazoki eta lagunak entzutera. Zu al zara? Izeneko diskoa formazio honekin egiten duen bigarren diskoa da. The Big Thief taldearekin […]

Ekofeminismoa ez da ekologismotik sortu, feminismotik baizik, natura eta bizitzaren defentsan, ekologismora egindako hurbilketa da. Aspaldikoa da generoaren araberako rol eta lan banaketa, eta horrek isla du planetaren suntsiketan, ez bakarrik Afrika urrunean. Gurean ere, adibidez, hori dela eta, familia txiro batek energia (berokuntza, argindarra…) pagatzeko dirurik ez duela, pobrezia […]

Gaurko urrezko kantua maiatzaren 19an Texasko Dallas hirian zendutako Lucky Peterson bluesmanaren Lucky Strikes kantua aukeratu dugu. Luck batez ere gitarra jole ona zen, baina Hammond teklatua ere jotzen zuen, eta Mavis Staplesekin 1996an grabatu zuen gospel disko batetik Down by the Riverside entzun dugu. Uda honetan Bidehuts diskoetxean single […]

Aurreko maiatzean Oihartzun izenpean kaleratu zuen Mattin Perezek Etorkizuna  Ezeztatua Da izeneko diskoa. ikuspegi psikodelikoa, ukitu sinfonikoekin. Abesti trinkoak. Segidan Texas ingurura goaz, bertan Lilly Hiatt musikariak (bai, John Hiatt mitikoaren alabak) disko biribila kaleratu berri du: Walking Proof. Amerikako rock klasikoa country ukitu zenbaitekin. Aguxtin Alkhatek egingo digu bisita […]

Giza natura edo izaera deskribatzen duen hirugarren atala egingo dugu gaur, lehenaren eta bigarrenaren ondoren, gure sistema kognitiboaren berezitasunekin.  Lengoaiarekin lotuta dago berau, oso sinbolikoa da, eta abstrakziorako joerarekin gure ahalmenaren mugak agerian geratzen dira, gu muga horiez oso konsziente izaten ez garen arren. Sozializazio handiko baldintzetan garatu da gure […]

Gaur, Braulio taldeko kideak izango dira hasierako gonbidatuak. Ondarroako taldeak lau abesti indartsu bildu ditu lehenengo diskoan, eta dagoeneko martxan dabiltza proiektu berri honekin. Segidan beste proiektu berri bat, oraingoan Eibartik. Nor Naiz? Taldeak estreinako diskoa kaleratu berri dute, abesti erritmiko eta soinu desjosia. Aguxtin Alkhatek disko berria ondu du, […]

Gaurko urrezko kantua Kea izan da, joan den udazkenean Zea Mays taldeak Atera izeneko bilduman. Aiora Renteria euskal kantagintzan ahotsik eta mirestuenetakoa dugu. Disko honetatik beste abesti bat ere entzun dugu, Zintzilik hain zuzen ere, Sarriren hitzekin egindakoa. 1966an Newcastleko The Animals rock-blues taldea desegin zen, bi urteko ibilbide arrakastatsuaren […]

2012ko FM irrati lizentziak EAEn banatzeko lehiaketa bertan behera utzi zuen Eusko Jaurlaritzak berak, 2012ko abenduan. 2019ko otsailaren 26an, berriz, Eusko Jaurlaritzak, lehiaketa hartan emandako lizentziei onespena eman eta 17 esleipen horiek eman zituen. Esleipen horien artean, Bilbo Hiria irratiak 2012an bere euskarazko irrati proiektua aurkeztutako lau frekuentziak zeuden: 88.5 […]