Gaurko saioa Kaskezur talde iruindarrak ateratako hirugarren diskoarekin abiatuko dugu. Diskoan Joseba Irazokiren Euria ari du abestiaren bertsio bat gehitu dute eta bertan Irazokik berak jotzen du gitarra. Lehen entzunaldian Onddo taldearen oroimena ekarri dit, agian horregatik gitarra-jole beratarraren kolaborazioa, nork daki! Kaskezur taldearen disko honek Ihesi Doaz Animaliak du […]

Giza naturaren inguruko saio sorta hau abiatu genuen giza-izaeraren inguruko 13 teoria aipatzen dituen liburuaren harira eta, gaurkoan sorta amaitzeko, teoria feministatik giza natura nola aztertu den azalduko dugu labur-labur. Charlotte Witt filoso feminista aristotelikoaren eskutik datorrena aipatuko dugu, hala ere, Aristotelesen filosofian bertan patriarkatuaren orbana agerikoa da, greziar filosofoentzat […]

Noraezean doan gizartean zibilizazio-krisi nabaria. Zientziaren eta ekologismoaren aldetik zer analisi eta irtenbide eskaintzen diren begiratuko dugu. Egoera ekosistemiko larrian, Lur planetako hainbat bazterretan kolapso horren adierazpen anitz agertzen ari dira etengabe. Ekologismoak planteatzen duen kolapsoa eta haren aurka proposatzen dituen estrategiak aztertu ditugu. Adibide bat dugu Ecologistas en Accion […]

Joan den uztailaren 25ean, Ingalaterrako 60eko hamarkadako rock gitarra maisua izandako Peter Green zendu zen.1968an Fleetwood Mac taldearen partaidea zenean Greenek konposatutako Black Magic Woman kantua gaurko urrezko abestitzat aukeratu dugu. Bi urte geroago, Kalifornian, Santanak Black Magic Woman gailurrera eraman zuen. Jarraian, Peter Greenen hainbat kantu entzun ditugu: The […]

Ekologismoaren inguruko ikuspegi zenbait aztertu ditugu azkenaldion. Gaurkoan ekologia politikoa izango dugu hizpide, izan ere, Josuk eta Iñakik Ekopol ikerketa taldean parte hartzen dute, bi kontzeptuak uztartzen dituena. Katalunian ekoiten den aldizkari baten izena ere bada Ecología Política, eta Iñakik aspaldion parte hartzen du aldizkari horretan. Soziologia eta sozialismoa inork […]