Euskara ikasten-irakasten ari zirela harrapatu ditu koronabirusak Gabriel Aresti euskaltegiko ikasle-irakasleak. Zer egin orduan? Pazientziarekin eta, bistan da, umorearekin hartu dute konfinamendua euskaltegiko lagunek. Ahal duten moduan, distantzian bada ere, harremanetan, euskara ikasten eta euskaraz gozatzen jarraitzen dutela erakutsi digute, argazkiekin osatu duten collage bideo honetan.

Jakina denez, bizia uretan sortu zen, eta handik lehorrera zabaldu. Bestalde, ura ezinbestekoa dugu Lurrean biziak aurrera egin dezan. Hori jakinik ere, biziaren sostengu diren ur baliabideak oker ustiatzen, lohitzen eta kutsatzen aritu gara gizakiok denbora luzeegian. Orain, klima aldaketaren alarma larriak joka ditugularik, beste jarrera batzuk hartzen hasiak gara, […]

Giza begiari ikusezina zaion birus ñimiño batek mundua izu-ikaratan jarri duen honetan, eritasunei buruz egin diren kantu ezagunenetariko bat ekarri digu Pedrok. Kantak Rockin’ Pneumonia and The Woogie Boogie Flu du izena eta rhythm and blues-aren arloan distira handiko izarra izatera iritsi zen Huey Piano Smith piano jotzaile bikainak grabatu […]

Gaurkoan Dominique A.rekin hasiko dugu asteroko hitzordua. 2018an grabatu zuen Toute Latitude izenko diskoa zeina La Fragilité diskoaren ifrentzu bezala uler dezakegun, edo alderantziz, izan ere bigarren hori 2019an atera baitzuen. Batean bere bakardadean, gitarra eta konponketa xume batzuk, bestean, gaur ekarri dugun diskoan, bandarekin. Bigarren diskoak U.F.O.F izena dauka, […]

Padura, Fadura eta beste. Gugandik hain gertu ditugun leku horien toponimoa esaten dugula, ez gara konturatzen izen horiek errealitate fisiko bati egiten diotela erreferentzia. Eta porlanak eta hirigintzak koskaz koska eremu handiak kendu dizkietenez padurei, ohartu ere ez gara egiten haien gainean bizi garela. Baina padurak hor daude, egon, itsasoaren […]

Etxeko lau hormen artean gatibu gauden honetan, denoi sortzen zaigu udaberri giro betean zelai batean etzanda egon eta patxada osoan naturaren ukitua sentitzeko gogoa. Halako egoera bat da Ruper Ordorikak Etzanda izeneko kantan deskribatzen diguna. Eta kantaren hitzek, bat-batean, gure oraingo egoera berezia islatu nahi dutela dirudi: «Lainoak goi-goian, / […]

Gaur Chris Dave and The Drumhedz taldearekin abiatuko gara. Houston-etik dator Chris “Daddy” Dave eta bere lehenbiziko diskoarekin dator, bandaren izen berarekin bataiatu dutenarekin. Jazz, gospel, hip-hop… asko dira disko bikain honetan topatzen diren aireak. Honen ostean, Destroyer, Kanadatik datorren kantugile interesgarria, Dan Bejar dugu talde honetako burua. Have We […]

Azkenaldi honetan, kezka handia sumatzen da eremu askotan, eguratsera isurtzen ditugun gai kutsagarriak direla kausa. Horren aurrean, gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da bioerregaien bidea, hau da, biomasatik lortzen diren erregaiak. Haiek lortzeko prozesuaz eta haien erabileraz jardungo dugu gaur Martin Olazar ikertzailearekin. UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea […]

Aquesta setmana, l’Elisabet entrevista Rafel Hidalgo, de Ràdio Roma al Bon Profit. Per acabar el programa, l’Albae parla, a l’Embruix de les Tradicions, de les dones que han fet història des de la creació del Casal de Barcelona. https://bilbohiria.com/docs2/2020/demicaenmica/200306_demicaenmica.mp3 Deskargatu hemen. Asteon, Radio Romako Rafel Hidalgo elkarrizketatu du Elisabetek, Bon […]