MUSIBLA #116: Adrianne Lenker, Death Valley Girls Sault, Afrika Bibang, The Black Keys, Muskulo

Adrianne Lenker-en bakarkako lanak ez dira Big Thief taldearekin egindakoa bezain ezagunak, baina bere edozein abesti hartuta berehala ezagutuko duzu Adriannen ahots berezia eta abestietako kulunka melodiko berezia gertukoa egingo zaizu. Hurrengo hilabetean kaleratuko duen Songs izeneko diskoan bildutako bi abesti entzungo ditugu. Segidan Kaliforniara goaz Death Valley Girls izeneko bandaren lana entzuteko. Soinu retroak ongi kokatuak, melodia lanbrotsuak batzuetan eta distiratsuak bestetan. Under the Spell of Joy da euren azken diskoa. Aurrera egingo dugu eta nostalgikoentzat karrikaratu den azken diskoa dakargu: Sign O’ the Times, zeinena eta Prince zenaren lana. Birmasterizazioak, eta zuzeneko grabazioak bildu dituzte argitalpen berezi batean. Bi abesti bertatik. Sault taldeak dituen ezaugarrien artean, atentzio gehien ematen duena da euren hermetismoa. Inork ez daki nortzuek osatzen duten banda hori. Beltzak direla iradoki zuten Untitled (Black Is) diskoa kaleratu zutenean, baina horretaz gainera ezer gutxi. Euren musika ordea ongi egindako arkitektura funk-hiphop-soul nahaste batean oinarritzen da. Gaurko saioan Untitled (Rise) izeneko diskoa entzungo dugu, euren azken lana. Soul eta funk soinuak gustuko ditu gure hurrengo gonbidatuak ere. Afrika Bibang, ezagun egin zitzaigun gure artean Fermin Muguruzarentzat egindako kolaborazioengatik. Baina horretaz gainera abestiak egiteko finezia erakutsi du Afrikak. Gaur Nomada izeneko diskotik abesti pare bat ekarri dugu gurera. The Black Keys hurrengoak. Gure saio honetan beste hainbatetan entzun ahal izan dugu euren musika. 2019an kaleratu zuten euren azken grabazioa Let’s Rock izenarekin, eta portadan aulki elektriko baten argiazkiak azaltzen digu zer bildu duten barruan. Elektrizitate emari betea. Bukatzeko Muskulo izeneko banda. Oarsoaldetik datoz eta musika instrumentala jorratzen dute gehien bat. Pieza bisualak eta zinematografikoak. Garapen luze eta mamitsuak. Euren azken diskotik (Esan gabe doa) ateratako abesti batekin emango diogu amaiera saioari.

Deskargatu hemen.

https://www.youtube.com/watch?v=4WB7pULROFc

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Lemoiz Gelditu margolana ikusgai Bilboko Arte Ederren Museoan

ar. Aza 10 , 2020
40 urte bete dira Vicente Ameztoyk, Jose Luis Zumetak eta Carlos Zabala “Arrastalu”-k Lemoiz gelditu orma-irudia egin zutenetik. Ibilbide luzea egin du geroztik margolanak eta orain Bilboko Arte Ederren Museoren bildumaren parte bihurtuko da. 1980an euskal mugimendu antinuklearra bizi bizi zegoela, Euskadiko Batzorde Antinuklearrek eta Euskal Kostalde Ez Nuklearraren Defentsarako […]

Honekin lotuak