Ingalaterrako underground eszena gero eta ezagunago den banda batekin hasiko dugu gaurko saioa. Black Midi dute izena eta bukle errepikakor eta indartsuetan oinarritzen dituzten euren abestiak. Hurrengo gonbidatuek Pond izena duen taldea sortu zuten Australian, rock psikodelikoa. Tasmania izeneko diskotik bi abesti. Jauzi egingo dugu Australiatik Londoneko Camden-era, bertakoa baita […]

Ostegunean irrati saio berezia egingo dugu elkarlanean Bizkaia Irratiak, Bilbo Hiria irratiak eta Uriolak. 12:00etatik 15:00etara Korrikaren Bilboko ibilbidea zuzenean jarraituko dugu, auzorik auzo. Korrika nondik dabilen eta auzora noiz iritsiko den jakiteko modurik onena gure emankizuna entzutea izango duzu. 11:48tan sartuko da Zorrotzatik korrika, lehenengo kilometroak zuzenean biziko ditugu […]

Gaurko urrezko kantua Kubatik dator. 1965eko urrian irakurri zuen Fidelek Che Guevara komandanteak Kubako herriari idatzitako gutuna, adio modukoa. Horren ondorioz Carlos Pueblak Hasta siempre comandante abestia konposatu zuen. Guk Los Tradicionales taldearekin egin zuen grabazioa entzun dugu. Jarraian, Soledad Bravo venezuelarrak egin zuen bertsioa, baita Maria Farantouri greziarrarena ere […]

Euskal Herria itsasora begira egon da betidanik. Garai batean gure arrantzaleak urruneko itsasoetaraino iritsi baziren ere balearen atzetik, Bizkaiko Golkoan ibili dira gehienbat, eta inguruko ur horietan makina bat arrain espezie harrapatu eta ustiatu dituzte. Baina itsasoaren erabilera era jasangarrian egin ezean, itsas baliabideak agortzeko arriskua egon liteke. Zorionez, zientziak […]

Ezkerreko begiradatik, ekosozialismoaren hazia ezarri du ekologismo sozialak. Kontserbazionismoak eremuak banatzea eta ekologismo espiritualak naturaren sakralizazioa proposatzen zuen bitartean, ekologismo sozialak natura eta gizartea batera modu orekatuan egotea proposatzen du, eremuen erabateko banaketa fisikorik gabe baina naturak giza garapenaren mendekotasunik pairatu gabe. Gure arteko harremanak justizia sozialaren ikuspegi etiko baten […]

Iepa! gaurko saioa irekitzeko Enrique Ortiz de Landazuri Izardui aukeratu dugu. Nor den galdetzen duzuenontzat esan dezagun askoz ezagunagoa dela Bunbury ezizenez, Heroes del silencio talde arrakastatsuan abeslari ibili zen eta gero 90eko hamarkadaren amaiera aldean bakarkako bideari ekin zion. Gaur Flamingos diskotik aukeratutako bi abesti ekarri ditugu. Hurrengo taldea […]

Berrikitan Registro fósil de los Pirineos occidentales. Bienes de interés paleontológico y geológico. Proyección social deritzan liburua argitaratu dute zenbait erakundek, Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzari esker. Bertan Pirinio mendebaldeko azken 400 milioi urteetako biziaren historia ageri zaigu. Liburuaren artikuluak sinatzen dituzten ikertzaileen artean Ainara Badiola daukagu, gaurko saioan liburu interesgarri […]

Percy Mayfieldek dakar gaurko urrezko kantua. Please Send Me Someone to Love, 1950ean Los Angelesen grabatua. Blues sofistikatua eta poesiaz betea. Egun berean disko horretako B aldean zegoen Strange Things Happening kantua ere entzun dugu. Jarraian New Orleanseko pianoaren aztia izandako James Booker izan dugu gonbidatu liluragarria. Oraintxe argitaratu da […]