Gizon zuri hegemoniko ekozidaren figura aztertu dugu gaurko saioan. Feminismotik hartutako kontzeptua hartu dugu, ikuspegi ekologistatik ezaugarri ekozida erantsita. Ingurugiroa bost axola zaion eta erregai fosilak erretzen jarraitzearen aldeko jarrera aktiboa erakusten duen gizon heterosexual menperatzailea dugu, balio eta jarrera kultural hegemonikoak darabiltzan gizona da, boteretik dakusa gizartea eta destaina egiten die ekologismotik planeta salbatzeko egiten diren ahaleginei. Horrelako gizonek botere eta baliabide asko dituzte, izan ere, arrakasta dute ekozidak direlako, hau da, euren arrakastaren oinarria dira jarrera eta jarduera kutsagarriak. Ikerketa antropologiko eta soziologikoak egin dira figura honen inguruan, faktore kultural eta sozialen emaitza baitira horrelako espezimenak. Trump edo Bolsonaro jartzen dira horren paradigma moduan, baina Iñakik esan digunez, ezkerrean ere badabiltza ale batzuk, hazkundearen eta kontsumo neurrigabearen parametro kulturaletan mugitzen garenez gero. (Argazkia: Jordi Borrás).
Deskargatu hemen.