Aurten bigarren urtez Osasuna eta Hizkuntza bilkura honetara hurbildu gara. Osasuna eta hizkuntza, erronkak eta aukerak, jardunaldien goiburuak argi usten du, unibertsitate eta Osakidetzaren erronka. Jon Zarate EHUko Euskara Errektoreordea eta Xabier Arauzo Osakidetzako Euskara Zerbitzuko burua ditugu gurekin. https://bilbohiria.com/docs2/2018/bereziak/180913_elk_Osasuna_JOnZarate_Xabier_Osakidetza.mp3 Felix Zubia medikua izan da gurean, Euskara lan hizkuntza Osakidetzan deituriko […]
Lauaxetak Artxandatik ikusi nahiago zuen hura, Arestik amorruz madarikatu eta Gandiagak Madrilen deskubrituko zuen hura, alegia, bekatuaren, erdalkeriaren eta zapalketaren hiria, naturaltasun osoan hartzen du Omar Nabarrok espazio poetiko bezala. Sabako erregina, pertsonaia biblikoa, aberatsa, ederra, Salomon errege ahalguztidunaren maitale izan omen zena, autobusaren zain, supermerkatura lanera joateko, kajera lanetara. […]
Poesiaren librotasunaren aldeko borrokak itxura formala hartu izan du maiz, baina formaren ardurapean poesiaren funtzioaren nolakoa dago beti, eta horretan berebiziko garrantzia ukan zuten Xabier Lizardiren jarrerak eta obrak, ingurune hiperpolitizatu batean beti jokatu zuelako poesiaren autonomia begiratzearren. «Lizardi nirea da, nire esku biak, nire poesia eta nire herria nireak […]
En l’últim programa de la tercera temporada del DE MICA EN MICA, l’Albae ens descobrirà diversos indrets de Nafarroa a L’EMBRUIX DE LES TRADICIONS. La Jorja ens parlarà del poeta Erich Fried i el Marcel ens porta grups bascos i catalans que han cantat junts. Gur saioaren hirugarren denboraldiko azken […]
Klima aldaketa eta krisi ekologikoaren negazionistak eta eszeptikoak sasoi txarrean daude. Haizeteak, lurrikarak, suteak eta bestelak eskandalu ekologikoak nonahi ari dira agertzen. Kolapsoa noiz izango da? Hori ez da galdera. Egon badago, Sirian, Libian, Haitin eta Kalkutan. Milioak dira “iheslari ambientalak” munduan zehar. Gure zibilizazio industiralak ez dut etorkizunik, kolapsora […]
XV. mendean Nafarroako erresuma oraindik libre eta independentea zen. Honek esan nahi du bertako administrazioa zeukala behar ziren kargudunekin. Mende horietan herritar gehienak, Baztandik Tafallaraino, euskaldun elebakarrak ziren eta, aise uler daitekeen bezala, erdaraz ikasitako funtzionarioek euskaraz ere ezagutzen zuten. Hauxe frogatzen du erregearen idazkariak ogasuneko goi kargu bati igorri […]
Noizean behin, gai bat hartu eta haren gaineko musika aukera aurkezten dizuegu, Bob Dylanek aspaldi egindako Theme Time saio tematikoen ideia hartuta. Gaurko saioan zubiei buruzko kantuak aukeratu ditugu. Zubiak bi aldeen arteko loturak dira, askotan batasunaren metafora ere bai. Ibaia (Ruper Ordorika), Misty Morning, Albert Bridge (The Pogues), Building […]
Bai hedabideetan eta bai lagunarteko solasaldietan maiz hitz egiten dugu droga mendekotasunaz eta gehienetan adituok ez garenok lanak izaten ditugu mendekotasunaren definizioa, mugak eta ondorioak finkatzeko orduan. Izan ere, droga mendekotasunaren eremua gehienoi aski ezezaguna gertatzen zaigun espazio zabala baita. Gaurko saioan, Aitziber Mendiguren adituaren eskutik joanda, garunaren eta drogen […]
Gaurkoan The Waterboys eskoziar taldearen The Whole Of The Moon kantu arrakastatsua izango dugu hizpide. 1985ean konposatu eta This is The Sea diskoan argitaratu zuten. The Waterboys taldeak musika mota asko jorratu ditu: folk, rock, zelta musika… 1993an taldea desegin eta Scottek bakarkako ibilibideari ekion zion, ondoren 2000. urtean taldea […]
Mirentxu Agerre eta Pantxix Bidart-ek Marie Bidartek sortu duten taldea dugu Behi Bideko Andere Xuriak (izen iradokitzailea benetan) eta proiektu honetan abesti klasikoak berregiten dituzte prisma oso pertsonal batetik. Damien Juradok bide luzea egina du jada, guk 1999ko Rehearsals for Departure diskoarekin ezagutu genuen eta geroztik beste hainbat disko kaleratu […]
