Amaia Ordiales geologoak gidaturik, gaurkoan alegiazko ibilbide eder bat egingo dugu Bilboko kaleetan barrena, gure hiriaren lurrazalean eta lur barruan dauden altxor ezkutuak ezagutzeko asmoz. Geologia jardunaldiaren barnean, urtean-urtean denetariko ibilbide eta ekitaldiak antolatzen dituzte geologoek, beren zientziaren emaitzak gizarteratze aldera. (Argazkia: MineralesDB). https://bilbohiria.com/docs2/2018/zientzialari/180208_z74_bilboko_ibilbide_geologikoa_amaia_ordiales.mp3 Deskargatu hemen.

Natura eta Ama Lurraren babesean aritzea ez da debaldekoa. Herri taldeak eta indigenak lurren okupazioa, azpiegitura erraldoiak, proiektu hidrologikoak eta urtegiak, oihanen deforestazioa eta bestelako erasoak salatzen eta mobilizazioak prestatzen dituztenean Estatuen partetik eta korporazio transnazionalek ordaindutako talde paramilitarren aldetik ere errepresioa sufritzen ari dira mundu zabalean. David eta Goliath-en […]

Marvin Gaye, William Mickey Stevenson and Ivy Jo Hunter, hiruren artean idatzitako kanta dugu Dancing in the Street. Martha and the Vandellas taldeak eman zuen ezagutzera 1964an, arrakasta handiz, eta Motown disko etxearen doinu ezaugarrietakoa bihurtu zen orduz gero. Gure bertsiolariak: The Mamas & the Papas, The Grateful Dead, Phill […]