Hamabostean behin Joseba Barandiaran ekonomia adituarekin mintzatu ohi gara, denbora epe horretan ekonomia arloak ekarri dituen albiste nagusien iruzkina eginez. Gaurkoan, Europako burtsak, ekonomiaren ezegonkortasuna dela medio, azken boladan agertzen ari diren gorabeherak hartu ditu aiputan Josebak. Horren ondotik, Eroski kooperatibaz jardun du, zorrak kitatze aldera zenbait saltoki saldu dituela […]

Iaz antolatu zituzten jardunaldien arrakasta ikusirik, Bilboko Bilgune Feminista otsailean zehar 2. Jardunaldi Feministak burutzen ari da “Izan burujabe, Izan aske!” izenburupean. Topaketak, hitzaldiak, tailerrak eta beste zenbait ekimen, feminismoaren kezkak eta helburuak plazaratzeko asmoz. Hizpidea irratsaioan Bilboko Bilgune Feministaren kide den Maider Gonzalezek ederki azaldu dizkigu jardunaldion nondik norakoak […]

Hizpidea magazinean Ekologistak Martxan taldeko kide dugun Iñaki Barzenarekin mintzatu gara Garoñako zentral nuklearrak 1971n sortu zenetik egungo egunera arte izan duen bilakaeraz. Nolabait esan, zentral onek bere ibilbide luzean —bere tipologian Europako zentral nuklearrik zaharrena da— izan dituen gorabehera, erabilera aldaketa eta kalapita iturri guztien kronologia labur bezain zehatza […]

Hamabostean behin ohi dugunez, gaurkoan Jon Bernat Zubiri EHU-ko ekonomia irakaslearekin hitz egin dugu ekonomia arloko gaiez. Astean 35 orduko lanaldia egitearen inguruan patronala eta sindikatuen artean sortu diren tirabirak izan dira abiapuntua. Elkarrizketan barrena Jon Bernat Zubirik banan-banan errepasatu ditu lanaldia astean bost orduz laburtzeak dakartzan abantailak, langileen bizi […]