Astero legez, aste honetako ARGIA astekariak asteon zer eduki daukan, zer albiste eta elkarrizketa dakarren jakin nahi izan dugu eta horretarako bertako kazetaria den Lander Arbelaitzengana jo dugu. Eduki guztietatik hiru azpimarratu ditu Bilbo Hiriaren ohiko kolaboratzaileak. Lehen-lehenik, aste honetako gai zentrala osatzen duen erreportajea jorratu du, “Gure eguneroko pozoiak“, […]

Mikel Bujandak, Euskalerria irratiko kazetariak, Nafarroa Garaian aste honetan torturen salaketen inguruan izan diren gorabeherak eta salaketak hartu ditu hizpidean bere kronikan eta gertaeren errepaso kronologikoa egin du, denoi gauzak hobeto ulertzeko aukera eman diguna. Horren ostean, Sanferminetako kartel lehiaketaren epaia dagoeneko emana dela aipatu digu eta hari beretik irabazlearen […]

“Aroztegia eta gero zer?” plataformako kideek manifestazio jendetsua egin nahi dute apirilaren 23an Elizondon, Nafarroako Gobernuaren oniritziaz, Baztan haraneko Aroztegia aldean aurrera eraman nahi den hirigintza plan zentzugabearen aurka protesta egiteko. Plan horretan golf zelai bat, hotel bat eta etxebizitza mordo bat eraiki nahi dira Elizondo eta Lekaroz artean dagoen […]

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak bere XXVI. Biltzarra antolatu du apirilaren 22 eta 23rako “Menpekotasunaren aurrean geure buruaren jabe” gaiaren inguruan. EHUk Bilboko Abandoibarran duen eraikinean egingo diren jardunaldi hauetan, menpekotasuna sorrarazten duten era guztietako droga eta arazoen aurrean nola jokatu behar den adieraziko dute osasun arloko hainbat adituk. Bertan landuko dituzten […]

Saharako idazle baten liburua argitaraturik eman dio hasiera Erroa argitaletxeak estaturik gabeko herrien literatura ezagutzera ematea helburu duen “Herrien mintzoa” izeneko bildumari. Idazlea Ali Salem Iselmu dugu, eta hautatutako liburua, “Beduino bat Karibe aldean”. Liburuaren orrialdeetan bere bizitzan erabat erabakigarri izan diren gertaera pozgarri eta mingarriak dakartza gogora idazleak: sorterrian, […]

Hamabostean behingo hitzorduari erantzunez, Jon Bernat Zubiri ekonomia adituak lan eremuko beste gai bati heldu dio gaurko irratsaioan: lanaren makroekonomia. Eragile ekonomiko ofizialek soldataren bidezko susperraldiaz hitz egiten duten honetan, lanaren prekarietatea ekarri duten faktore nagusien errepasoa egin digu lehenbizi, hortik abiaturik, langileen soldatek arlo makroekonomikoan daukaten eragin zuzena aipatzeko. […]