Euskalerria irratiaren esataria dugun Mikel Bujanda lankideak Nafarroa Garaiko kronika egin digu, Hizpidea magazinarekin ostiralero daukan hitzorduari erantzunez. Iragan berria den errepublikaren egunaren urteurrenaren karietara Iruñeko Udalak hartu duen erabakiaren berri eman digu hasieran. Izan ere, Udalak hala erabakita, Conde Rodezno zapaltzailearen omenez izendatutako plazari izena aldatu eta Askatasun Plaza […]

Asteroko ohiturari jarraituz, gaur goizean Argiako kazetaria dugun Lander Arbelaitzekin berba egin dugu, aste honetako astekariak dakartzan edukiak jakite aldera. Hiru gauza azpimarratu ditu berak, nagusiki: gogoz kontra Axier Lopez kazetaria eta Argia bera protagonista bilakarazi dituen Mozal Legea delakoa eta lege honen itzalpean kazetari bati jarri zaion lehenbiziko isunak […]

Albisteak ustekabean harrapatu gintuen denok, astelehen goizean egunkariak esku artean hartu genituenean. Iberdrola konpainiaren zuzendari nagusi den Galan jaunak sindikatuen aurrean hitz erdika iragarri zuenez, Iberdrolak ez dauka Garoñako indarretxe nuklearra berriz zabaltzeko asmorik, orain arte besterik esan bada ere. Jakina, gu berehala jarri ginen harremanetan Ekologistak Martxan kolektiboko Iñaki […]

Atzo arratsaldean ARGIA astekariko kazetaria den Axier Lopezi elkartasuna erakusteko eta, bide batez, Mozal Legearen aurka azaltzeko elkarretaratzea izan zela eta, Axier Lopezekin berarekin mintzatu gara irratsaioaren azken ordu laurdenean. Argiako kazetariak banan-banan eta argitasun handiz aletu ditu berari ezarritako isunaren inguruan sortu diren gai guztiak: isunaren desarrazoiak, Mozal Legearen […]

Panamako paperak direlakoak agertu direla eta, hedabideak jo eta ke ari dira ingelesezko izen hau zabaltzen. Joseba Barandiaran ekonomia adituak esan digunaren arabera, herrialde bateko kostaldeaz harago, atzerriko nonbaiteko lekuan sortzen den enpresa da, gehienetan jatorrizko herrialdeko zerga sistema baztertzea helburu duena. Abaguneaz baliaturik, Josebak zehatz-mehatz adierazi digu zein izaten […]

Argia agerkariko Axier Lopez kazetariari 600 euroko isuna ezarri berri dio Espainiako Barne Ministerioak, atxiloketa bateko irudiak “baimenik gabe” zabaltzeagatik. Mozal Legeak berariaz debekatzen du kazetariek horrelako lanik egin dezaten. Orain arte hainbat hedabide eta kazetari mehatxatuak izan dira, baina Axier Lopez da Espainiar Estatuan Mozal Legea aplikatuta zigortua izan […]

Ostiralero bezala , Mikel Bujanda izan da gaur Hizpidea magazinean Nafarroa Garaiko kronika egiten. Alabaina, oporrak tartean izan direlarik, aste honetako kronika egin beharrean, azken hamabostaldiari dagokiona egin digu Euskalerria irratiko kazetariak. Gai asko jorratu du Mikelek bere kronikan. Honako hauek, nagusiki: panorama politikoan, Nafarroako Gobernuan diren alderdi aurrerazaleek zenbait gairi […]

Gaur goizean Mondragon Unibertsitateko irakasle den Eneko Bidegainekin mintzatu gara Ipar Euskal Herriak erakunde bat izan dezan bertan egunez egun indartuz doan mugimenduaz. Gero eta udalerri gehiagotan egiten ari dira bozketak azken aspaldion. Proposamena onartzeko, gutxienez, herri guztien erdiek –158tik 79k–  alde bozkatu behar dute. Era berean, alde bozkatzen duten herriek biztanleria osoaren erdia […]

Hizpidea magazinaren barruan ekonomiari eskaintzen diogun atalean, asteon Jon Bernat Zubiri ekonomia adituarekin mintzatu gara. Gaurkotasun handikoa izan da berak aste honetako kolaboraziorako hautatu duen gaia: zer-nolako eragina izaten ari den ekonomian Espainia gobernurik ez izatea edo, Jon Bernatek berak esan digunez, Espainian “desgobernua” izatea. Enpresariek eta patronalak Barne Produktu […]