Gaurko saioan musika izan da nagusi. The Cherry Boppers taldearen  ‘Play it again’ bigarren lan luzea ezagutu dugu. 2006an sortu zen taldea, urte hauetan disko bat eta binilozko singel bat plazaratu dute. 60 eta 70 hamarkadako musika beltzan dute oinarria. Dantza egiteko aproposak diren erritmoak sortu dituzte. Bestetik Zein? taldearen […]

Hamar urtetik gora tatuajeak egiten, eta azken urteotan Deustuan OM Tattoo dendaren arduradun. Krisi hotsak entzun arren, jendeak ez omen dio uko egin nahi izaten estetikari eta azaleko gastuari, batzutan ordaintzerakoan desagertu behar bada ere,… Tattoo-ak egiten irakasle-ikasle, biren arteko harreman estua ikasten da ondoen, nork bere mugak ezagutzen, eta […]

EHUko irakasle Iñaki Barzenak zenbait azalpen ekarri ditu gurera, hala nola, Bizkaiko Foru Aldundiak publizitatu dituen errepideen egitea edota Gugemheim berriaren ingurukoak; halaber Petronor-en egitasmo berriak eta ondorioak hizpide izan ditu. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN. Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas081013barzena.mp3

Lelo horrekin bukatu dira aurten Hala Bedi Irratiak eta Gasteizko Gaztetxeak antolatutako Txorionak kanpaina, 25. eta 20. urteurrenak, hurrenez hurren, ospatzeko. Urtean zehar hainbat ekitaldi burutu dituzte Arabako hiriburuan eta pasa den larunbatean amaiera ederra eman zioten, Patxi Gaztelumendik “Bide gorritik” asteroko saioan kontatu digunez. Goizeko 11etan hasi ziren ospakizunak, […]