Rafa Ruedaren azken diskoa aurkeztuko dugu (Zuhatz okerretan gora NOA) izeneko disko ederra. Segidan Maumousse taldearen lehenengo diskoa (46:03) entzuten jarraituko dugu. Musika gehiago ere topatuko duzue hemen, hala nola, Flaming Lips, Forss edo Franz Ferdinand. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN. Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla081028.mp3

SOS Arrazakeriak antolatutako “Komunikabideak eta Gutxiengoei” buruzko Jardunaldiak hilaren 30 eta 31ean burutuko dira Gasteizko Aldekoa Kultur Etxean . Helburua, Anaitze Agirre SOSeko Mugak Dokumentazio Zentruko kideak kontatu digunez, egun hedabideetan agertzen den etorkinen inguruko informazioa bideratzea da. Jardunaldietan, besteak beste, Begoña Zalbidea, Peio Aierbe, Lucía Benitez edo Carles Solak […]

Datorren larunbatean, azaroaren 1ean, Algara konpartsaren jaia izango da Bilbon. Eguerdian 7 Kaleetako Plaza Berrian hasiko dira ospakizunak txupinazoaren bitartez; gero bazkaria izango dute Kafe Antzokian eta arratsaldean parranda Roberto eta Keparen trikitixarekin, ordu txikiak heldu arte. Horrezaz gain, Algara konpartsako Agur, Isa (aurtengo txupinera) eta Ibanek 2008ko Aste Nagusiari […]