Saio honetan Maumousse taldearen lehenengo diskoa, 46:03 izenekoa, entzuteko parada izango dugu. Luis Vil & la mala crianza taldeak ere bere proiektu kilikagarria ekartzen digute (Parte Hartuz). Bestetik, Art Brut, Madelaine Peyroux, Gogoll Bordello etab., egongo dira gure gonbidatuen artean. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN. Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla081022.mp3
Eguna: 2008-10-22
Agerkari digitala da Kazeta.info eta bertako eduki sortzaile den Maite Ubiriarekin mintzatu gara. Ipar Euskal Herriko aktualitatea, Internet, sarearen aukera izan ditugu hizpide. Hasieratik oso proiektu interesgarria iruditu zaigu, eta sortu zenetik hiruzpalau aste igaro ez badira ere, gurean mintzatu gura izan dugu Kazetari buruz. Albistegi digitalari ekin diogu ostean, […]
Datorren ostiralean, urriaren 24an, Durango 1936 Kultur Elkarteak gorazarre egingo die estatu-kolpe faxistari aurre eginez bizitza eman zuten durangar eta iurretarrei, Landako Tximiniaren inguruan eta Plateruena Kafe Antzokian. Beste bi egitasmotan dabil aipatu elkartea, Maria Gonzalez Gorosarrik esan duenez: Durangaldeko ikerketa historiko bat gauzatzea eta faxismoaren biktimei oroitgarri bat jartzea. […]
Duela 3 aste hasi zen Gabriel Aresti euskaltegian 2008-2009ko ikasturtea. Isabel Isazelaia Bilbo Hiria Irratiko esatari eta G. Aresti euskaltegiko Didaktika Saileko arduradunak kontatu digunez, denbora berria hauetan eskaintzak berriztu behar dira: ordu desberdinetako ikastaroak, autoikaskuntza, ordutegi malguak, teknika berriak… Isabelek Euskararen inguruko plangintza osoa falta dela esan digu eta […]
