Castillo Suárezen «Souvenir» lana, bere ibilbideko hirugarrena -aurrekoak «Mugarri estaliak» (Susa, 2000), «Spam poemak» (Elkar, 2004) eta «Bala hutsak» (Elkar, 2006) izan ziren, aurkeztu digu gaur Piperpolisen. Castillo Suarezen poesiaren betiko bereizgarrietako batzuk biltzen dira liburuan: giza harremanez sakon eta zorrotz aritzea, ez mezu biribilez , esaldi zirikatzailez eta irudi […]

Horixe izan du mintzagai gaurkoan Igor Erauzkin Biko Arloko sexologoak. Espainiar gobernuak bultzatutako azken kanpaina (hip-hopekin hain zuzen) arazo zaharrei irtenbide zaharrak ematea da Igorrentzat. Honen ustez, kanpaina dator abortuaren inguruko datuak ezagutu ondoren, baina akats batzuk ditu: haurdunaldia ekiditeko, esaterako, antisorgailu franko dira, preserbatibotik haratago; kanpaina horren bitartez esplizitoki […]

Zuria Arzua, SOS Arrazakeriako kidea izan dugu gurekin eta , talde honekeguberrietan antolatu duen Koloretan Bizi zinemaldiaren berri eman digu. Helburua, pelikulak ikustera doan ororengan kontzientzia pixka bat sortzea, eta etorkinen azalean jartzea da. Lau egunetan zehar luzatuko da zinemaldia Urazurritua 32.ean, Bilbo Arten. Abenduaren 22an, “Un dia sin Mexicanos” […]