Droga-arazoak gainditzen laguntzea da gaur egun Idoiaren lana. Bilbo Zaharreko Naja kalean den AUZOLAN zentroan dabil orain, familia-medikua bada ere, normalean psikiatrian berezitutako medikuak ari diren lanean. Neurriz kanpo hartutakoan eta bakoitzaren izaeraren arabera arazo latza bihur daiteke droga-kontsumoa. Arazoa gainditzeko bide ugari uztartu behar izan ohi da: pertsona bera […]

Munduan zehar euskal herritar batzuek egindako bidaia da abenduari dagokion Nabarra aldizkariaren 93. zenbakiaren ildoa, Ion Orzaiz zuzendariak kontatu digunez. Mikel Urmeneta New Yorken, Judas Arrieta Beijingen, Mikel Etxebarria motorraz munduari bira egiten edo Bosniako errealitate latza aipatu ditu Ionek. Horrezaz gain, Eduardo Galeanoren “Espejos. Una historia casi universal” liburuari […]

Xabier Aierdi soziologo eta irakaslea izan dugu Selekzioaren inguruan sortu polemikaren inguruan hitz egiten. Besteak beste, ez dugula onartzen ze gizartean bizi garen azaldu du Xabierrek eta halaber, ingurumarian sortutako gora- beherek ematen dioten pena aipatu digu. Euskal Herria, Euzkadi, Euskadi, Baskonia… zer deritzozu entzule?? Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.