Talde ugari eta mota askotakoak entzuteko parada izango dugu saio honetan, besteak beste Itoiz taldearen antologiatik kantu mitiko pare bat, Fermin Muguruzaren azken diskoa, Emir Kusturicaren banda eta  beste hainbat talde. Ondo izan. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Mikel Laboaren kantuak entzungo dituzu saio honetan. Berak kantatuak batzuk, bereak hartu eta talde zein musikari berriagoek/gazteagoek egindako moldaketak. Joseba Sarrionandiaren liburua izan dugu gero, Munduko zazpi herrialdetako ipuinak. Susa aldizkaritik batutako ipuinekin liburua osatu du Mikel Elorzak: Aspaldiko lagunen bisita.  Ondo azaldu digu. Durango izan dugu hizpide. Xabier Amurizaren […]

86. zenbaki honen Monografikoa Bilboko Hamaika Telebistari eskaini diote Deustualdeko Prestekoek: bertan elkarrizketa luzea egin diote Iñaki Uria Hamaika Taldeko zuzendari nagusiari eta aipatu telebista digitala Deustuko Botikazaharrean egoitza duela azpimarratu du Zihara Aranbarri Prest aldizkariko zuzendariak. Horrekin batera ohiko atal batzuk agertzen zaizkigu zenbaki honetan: Gureak kanpoan, Inkesta, Deustuko […]

Gaurkoan abenduaren lehen hamabostaldia izan du mintzagai Mikel Urbeltz Bilboko Kafe Antzokiko Programazioko kideak. Aste honetan Faint taldea eta “Arestiren Bilbo” hitzaldia izan ditugu eta ostegunean Ronsexsmith eta ostiralean Ortophonk taldeen kontzertuak izango dira Kafe Antzokian. Datorren astean 7 ekitaldi izango dira: besteak beste, asteazkenean Lagun Artean Kantari, ostiralean IV. […]