Rafa Ruedaren azken diskoarekin (zuhaitz okerretan gora noa) hasiko dugu gaurko Musibla, eta honetaz gainera, hainbat musikarik egingo digute bisita: Jim White, Itoiz (bere antologiarekin), Darren Hayman, Ed Harcourt… Gabon gaba pozik igaro daizuen! Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN:
Eguna: 2008-12-17
Sare sozialak ekarri ditugu hizpidera. Horretarako facebook sareko gure bi lagun gonbidatu ditugu estudiora. Iruri Knörr eta Katixa Agirre. Biak gasteiztarrak, Internet eta teknologia berrien erabiltzaile. Blogariak, sare sozialetako erabiltzaile… eta gai honi buruz esateko asko daukatenak. Elkarrizketa mamitsua izan da, laurok berba asko egin dugu, eta horrez gain jendeak […]
Fidagarriak al dira Elikagaien etiketak? Irakurri edota ulertzen al ditugu? Galdera hauei erantzuna eman die Jose Luis Segura EKA, Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolamenduko komunikazio arduradunak. Elikagaien etiketei buruzko araudia gurean ez da askotan betetzen, eta askotan ere guk ez ditugu behar bezala irakurtzen edota ulertzen. Legez, elikagai desberdinen etiketek hainbat […]
Ideiak sortu eta antolatzeko teknika hau izan du mintzagai Eleder Aurtenetxek. Duela 30 urte Tony eta Barry Bussandek idatzitako liburuan oinarritzen da. Funtsean, orrialde zuri batean marrazki erradiala egingo dugu, hitz klabeak jarri eta koloreak ondo erabiliko ditugu. Eskuz edo ordenagailuz egin ahal da eta gure bizi normalerako edo lanerako […]
