San Frantzisko auzoko Maiatzaren 2ko kalean du egoitza nagusia Agiantza elkarteak. Premia larrian dabilenari gizartean bere tokia aurkitzen laguntzen diote. Horretarako oinarrizko paperak eskuratzen, hizkuntzak ikasten eta enplegua lortzen lagundu egiten diete. Dozena erdi abegi-etxe dituzte Bilbon eta bertan lan hurbila eta banakakoa egiten dute. Arazoari aurre egiteko ezinbesteko kontu […]
Eguna: 2008-12-04
Mikel Laboaren heriotzak zirrara handia eragin du Euskal Herri osoan. Pedro Elias Igartuak programa berezia prestatu digu haren oroimenez eta bai asteon hil den Odettaren eta duela zenbait hilabete zendu zen Mikel Errazkinen omenez ere. Soinugela honetan hirurak gogoratu baldin baditugu ere, uste izatekoa denez, Mikel Laboari eskaini dio tarterik […]
Elkartzen taldeko Igor Uriartek bi gai hauek izan ditu mintzagai gaurkoan. Krisialdi honetan argi dago langileok pairatuko ditugula ondorio txarrenak, Lehen Mundu honetan. Eta honi etxebizitzaren egoera garratza gehitzen badiogu, kasu askotan ezinezkoa izango da hipotekaren mailegua ordaintzea edo horrek zailtasun batzuk sortuko ditu. Etxebizitza eskubidea izanik, zozketatik kanpo Elkartzeneko […]
