Berdintasunari buruzko topaketa batean ezagutu dugu Puri. Hitza ehun lagunen aurrean euskaraz hartu duen bakarra bera izan da eta horrexen aitxakitan hurbildu ahal izan dugu berarengana eta BERBAZerako gonbitea egin. Bere burua aurkezteko eskatu eta udazkenean dela esan digu Purik, arbolak bezala, horbel zaharrak bota behar dituela lora barriak sortzeko. […]
Eguna: 2008-12-11
Bitxia bada ere Abanto-Zierbena omen da EAEn Espainiako Atzerritarrentzako Legea aplikatzen duen bakarra, Gasteizko Legebiltzarrak eta Arartekoak egindako gomendioei muzin eginez. Afera, SOS Arrazakeriako Zuria Arzuak kontatu digunez, honako hau da, aipatu udalak atzerritarrei (pobreei jakina) erroldatzea ezeztatzen diena, horrek dituen ondorio guztiekin (besteak beste pertsona horiek ezin dutela hainbat […]
Jaiak badatoz eta opari berezia egiteko parada eman digu Jon Iñaki Artetxe komiki adituak. Aukeran 5 komiki, eta hasteko euskaraz idatzitako bi: Irati bildumaren “Saiak” alde batetik, eta Harkaitz Canoren gidoia eta Iñaki G. Holgadoren marrazkiak dituen “Piztia hotzanak” bestetik. Bartzelonako Komiki Saloian aurten saritua izan den Paco Rocaren “Arrugas” […]
Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateak abian eman duen Euskal kulturgintzaren Transmisiorako ikastaroaren 2. edizioa aipatu digu XABIER AIERDIk. Aierdi, iaz bezala aurten ere, partaide izango da bertan eta joan den urteko esperientzia aipatzeaz gain aurtengorako egitasmoa ere azaldu digu. Kontuan izan matrikula epea abenduaren 15ean bukatzen dela. Informazio gehiago: www.huhezi.edu Elkarrizketa […]
