Ezagunak dira Madrilgo gobernuak horien inguruan dituen iritzia eta asmoa, baita espainiar estatuko patronalarenak ere. Luis Guridiren ustez posible da gaurko Pentsio sistema mantentzea nahiz eta kotizazioak jaitsi: baina gobernuak (eta patronalak) nahi duena honako hau da: urte gehiago eman lanean eta gutxiago erretiroa kobratzen. Gobernuaren azken momentuko zalantzek eta […]

Egun Euskal Herrian den emigrazioa, batzuek arrotza jo arren, ez da gauza berria. Hori argitzeko,’ Euskal Herria Helmuga’  izenpean, Patrizia Muñozek dokumentala egin du. Patrizia Muñozek bi pertsona esanguratsu elkarrizketatzen ditu migrazio bien artean dauden puntu komunak azalaratzeko. Alde batetik Luz Amparo Pimiento agertzen zaigu eta bestetik Periko Solabarria. Gaurko […]

Asel Luzarraga elkarrizketatu dugu irratia.com emankizunean. Txilen espetxeratuta egon ostean, etxeko atxiloaldi egoeran dago egun. Txiletik Euskal Herrira egiten duen lehen elkarrizketa honetan, bere egoeraren berri, gertaerak, akusazioen berri eman digu. Umorerik ez du galdu euskal idazle eta blogariak. Gogotsu mintzo da Anarkismoaz, maputxeen eskubideetaz, maitasunaz eta Euskal Herriaz. Aselaskatu.org […]

Gaurkoan Xamar heldu zaigu Bilbo Hiria Irratiaren estudioetara “Euskara jendea” liburuaren beste kapitulu bat zuzenean jorratzera. Horixe da Xamarrek hilean behin egiten digun oparia. Oraingo honetan Euskal Herrian administrazioa euskalduntzeko historian zehar izan diren eskaerak ekarri dizkigu gogora Xamarrek. Zenbaitetan Administrazioa euskaldundu beharra oriango kontua dela uste ohi dugu, baina […]

Otsailaren 9an Jon Etxeandia lagunak utzi gintuen. Bere omenez, Zenbat Gara elkarteak ekitaldi xumea prestatu eta hilaren 17an gauzatu ere egin zuen, Bilboko Kafe Antzokian. Bertan, besteak beste, Amaia Urizar, Mitxel Sarasketa, Paddy Rekalde, Jose Antonio eta Mikel Urbeltz, Anje Duhalde eta Josu Zabalak parte hartu zuten, Jonen poemak irakurriz […]

Aldaketarako abiapuntua tresna bat da, Herriaabianek nahi duen aldaketa soziala bultzatzeko. Hilabete batzuk eman dituzte eztabaidatzen eta ekarpenak egiten eta pasa den larunbatean Zirriborroa adostu zuten. Otsailean eta martxoan batzarrak izango dituzte hiriburuetan, dokumentu bat ateratzeko asmotan. Mobilazazioei ere ekingo diete otsailetik aurrera eta bereziki ekainaren 12an Europako Foro Soziala […]

Egunotan bolo bolo dabilena: Greziako defizit publikoa eta zor metatua oso handiak dira eta Europako Batasunak (Alemania eta Frantzia hobe esanda) esku hartzea erabaki du. Greziako egoera bideratzeko, Luis Guridik kontatu digunez, gastu publikoa murriztuko dute eta horrek langileen erantzuna ekarriko du: dagoeneko hainbat langile greban daude eta mobilizazio gehiago […]

Bilboko kolektibo elektronikoak BIKE 3.0 disko plazaratu berri du. Euskal herrian 80.hamarkadan egiten zen Punk/rock aren bertsio elektronikoak egin dituzte. Eskorbuto, Zarama, Cikatriz, Las Vulpes, Delirium Tremes… kantu batzutan talde originaleko abeslariak parte hartu dute. Unai Bike kolektiboko partaideak lan onen inguruko bitxikeriak kontatu dizkigu. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.