Bederatzi ipuinez osatutako liburua argitaratu berri du LuTxo Egia idazleak, ‘Txakur Ingelesak’. Hiru nobela jarraian argitaratu ostean bere lehen ipuin bilduma aurkeztu digu. Musika Yogurinha Borovak ekarri digu. Yogurinaha Borobak Carbono catorce deituriko lehen lana plazaratu du.Stefan Olsdal Placebo taldekoak eta Pierre Pascual, Luis Miguelez eta La Prohibidak parte hartu […]
Eguna: 2011-05-02
Espainiako Auzitegi Gorenak hala erabakita. Gaurkoan horren irakurketa egin du Patxi Gaztelumendik, “justizia-injustiziaren bidean orain Konstituzionala geratzen dela” gaineratuz. Patxiren ustez egoera larriaren tamainako erantzuna eman behar da: hasteko, bihar elkarretaratzeak izango dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta hainbat herritan. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!
Pasa den igandean Txori Herriko herri horretan ospatu zutena. Bertan 30 saltoki baino gehiago izan ziren eta inguruko herrietako txakolina nagusi. Horrekin batera baserritarren hainbat produktu eta giro ona, bi mila bat lagun bildu baitziren eguerdi partean. Horietaz gain, asteburuan, umeentzako ekitaldiak, mendi irteera eta Korrika ere izan ziren Larrabetzun, […]
Maiatzeko Nora aldizkariak Euskal Herriko bost ubide aztertu ditu gai nagusi gisa. Horrekin batera “Madril 1808”, “Bioteknologia” edo “Labar-arteko animaliak” jorratu dituzte. Argazki ederra ere badakar aldizkariak baita bi txangoren proposamena ere. Ekainekoan Nafarroa Beherako Amikuze izango da protagonista. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!!!
Iosu Larrinaga soziologo eta EHUko kidea izan dugu gurekin; Jaizkibeleko labarretan egin nahi duten makro- egitasmoaz mintzatu zaigu; Espainiako Ingurumen Ministeritzak atera berri duen txostenaren garrantzia ere aipatu digu eta egungo garraiobideetako politika orokorrak aztertu ditu. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!
