… #89!! K anta sorta berria dakargu, danerik, botikan lez: Bidaiare azken lana “Agur Shiva”, Olatz Zugasti, Jare taldearen “Itxaropenaren ertzean” lan berria, Willis Drummonden “Istanteak”, UNEren une akustikoak, Izate, Fiachras eta Nafarroako zonalde “ez” euskalduneko gurasoei laguntzeko Berria egunkariak kaleratutako “Ene Kantak” CD-DVDa, 19 kantu+19 bideoklip, Gorka Urbizu, Eñaut […]
Eguna: 2011-05-05
Halaxe da, gaurko monografikoan Wilkins aita-semeek, hiots, Robert Wilkinsdek eta John Wilkinsek sorturiko blues musika ezagutzen jardun dugu Pedro Elias Igarruaren eskutik. Robert Wilkinsek XX. mendearen bigarren hamarkadan grabatu zituen berak konposaturiko abestiak, eta denbora garrenean, garai hartako musikaren testigantza bizia bilakatu dira grabazio horiek. Semearenak ere pittin batez entzun […]
Gaurkoan hiru berri jorratu ditu Zuriñe Zorrozua Bilboko Udal Talde Independentistako kideak. Hasteko gaurko eta pasa den astearteko manifestazioak komentatu ditu, Bilduren zerrenden baliogabetzeak suposatzen duena. Bestalde, Bilbon egun 27.560 langabe direla esan digu. Eta bukatzeko, pasa den igandeko Maiatzaren Leheneko manifestazio nagusia (gehiengo sindikalak egin zuena) aztertu du Zuriñek. […]
Kafe Antzokiko Kudeatzaile den Mikel Urbeltz izan dugu gurekin. Maiatzaren lehen hamabostaldiari dagokion programazioa kontatu digu; hilabetero legez, musika kontzertuekin batera bestelako ekitaldi ugari eskaintzen dizkigu Antzokiak, hara nola, dantzarako aukerak, Bizkaiko Gurasoen jaia, haur antzerki topaketak… DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!
