Azkenaldian disko ederrak heldu dira Bilbo Hiria Irratiko estudioetara eta aukeraketatxo bat egin dogu. Makala-ren “Unexpected Tapas”, Aggrolites-en “Rugged Road” , Soweto-ren “South West Town” ta Alpheus-en “From Creation” ekarri doguz gurera. Reggae, Ska, Dub, Hip-Hop, Latin… betikolez saio mamitsua irten zaigu: 18 kantu ordu baten. ON EGIN! DESKARGATU!!!!
Eguna: 2011-05-31
Bilbon egun indarrean dabiltzan erakusketa batzuen “argazkia” egin digu Ismael Manterolak gaurkoan. Hasteko Arte Eder Museoan diren bi komentatu ditu, Roberto Matta eta Daniel Tamayorenak hain zuzen. Carreras Mugica galerian, aldiz, Rafael Ruiz de Balerdiren lanak ditugu. Eta bukatzeko, Ederki galerian (Errekalde zumarkalean) Xabier Agirreren paisaiak dira ikusgai. DESKARGATZEKO KLIKATU […]
Gaur Ipar Euskal Herriko berri sorta ekarri digu Pantxo Irigarai Irulegiko Irratiko kazetariak. Atzo izandako ekaitzarekin hasi da, zentro publikoetako funtzionarien protestekin jarraitzeko. Baionako “Haserretuak” ere aipatu ditu Pantxok, baita EAren proposamen berria ere. Bukatzeko beste bi berri: Irulegiko ardoak Europan izan dituen sariak eta Maiatz aldizkariaren solasaldiak. DESKARGATZEKO KLIKATU […]
