Gaurkoan hiru ekarri dizkigu Fakun Aznarez Resumen Latinoamericanoko kideak. Hasteko, Txileko Angol espetxean lau preso politiko maputxeren gose grebak 65 egun bete dituela gogoratu digu. Txilen ere, Walmapu herrian (maputxeen herrian) urtegi handi bat eraiki nahi dutela eta bertakoak kanporatu kontatu digu Fakunek. Bukatzeko, datorren astean AEBetako eskuin muturrekoek bilera […]
Eguna: 2011-05-19
Asteroko kronikatxoa egin digu Jabi lankideak: larunbatean Baigorriko Bixentanian jokatu Hernandorena sariaren finala, Gpuntua lelopean martxan den Gipuzkoako kanporaketen lehen itzuliaren emaitzak… Artean, duela 15 bat egun Andoni Egañak, Ane Labakak eta Arkaitz Estiballesek Lasarten kantatutako zenbait bertso ale edota Maialen Lujanbiok Zestoan Bin Laden-en emazteari kantatutakoak ere entzungai dituzu. […]
Ohi duenez, Agus Perez antzerki kritikariak azken egunotan izan direnak eta izango direnak aztertu ditu. Lehen multzoan Leioan eta Zornotzan izan den “Plex” ikuskizuna edo Arriagan ikusitako Peter Brooken “Una flauta mágica” azpimarratu ditu. Etorriko direnen artean, Agusek Bárbara Buñuelosen performanzea (asteburuan La Fundicionen), Compañía Nómada Roberto Torres (dantza garaikide […]
