Arte Bizkarra Kulturgintzak horren berri emanez mezua (gero jakin genuienez, Gorkak berak kudeaketarako darabilen plataforma da ABK). Gero etxeko salan agertu zitzaizkigun BeHIok.  Ondotxo ezagutzen dituen BHIetan (Bigarren Hezkuntzako Institutuak) egositako burutazioak eta ziriak hitzez eta marrazkiz emanak liburu bereziki atseginean. Tantaka edateko edabea. Dastatu eta luzarorako ostea dakarrena. Zer […]

Aste honetako Piperpolisen Kari Festaz mintzatu gara. Gari musikariak eta Xabier Zabalo abade jesuitak jaialdi honen berri eman digute. Kongorako dirua biltzea dute helburu, bertako musikarientzako zenbait baliabide lortu ahal izateko. Festaz gain Kongoren egoera ere ezagutu dugu.   Bestetik, asteburu honetan Leioan ospatu den Umore Azokako hiru estreinaldien berri […]

Apirilari dagokiona eta azalean Txema Uriarte: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Bi erreportaje ere agertzen dira zenbaki honetan: bata Korrikari lotuta eta bestea Santutxu aldizkariari. Horietaz aparte Karmelo ikastolaren arazoak, Aitor Hernandezi egindako elkarrizketa, Joseba Barrenetxearen argazkiak  edo Ken 7 taldeko bateria-joleak Santutxuko ikastetxe batean botatakoak komentatu ditu Lur Mallea […]

Iosu Larrinaga soziologo eta EHUko irakaslearekin egon gara; datorren maiatzaren 22an izango diren hauteskundeei buruz jardun du: dagoen giroa, alderdien joera eta jarrerak, bakoitzaren balizko espektatibak, egin diren inkestek diotena… Pil-pilean dagoen gaiari buruzko iritzi sendoa Iosuk ekarri diguna. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!