Pasa den asteburuan Larrabetzun burutu dutena. Aurten ere hainbat ekitaldi egin dituzte ume, heldu zein zaharrentzat, euskal literatura eta euskal kultura ardatzak izanik, Patxi Gaztelumendik kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Eguna: 2012-06-04
Asisko Urmeneta, “Gartxot” filmearen egilearekin mintzatu gara eta zinemetan dagoeneko ikusgai dagoen lanaren nondik norakoak aipatu dizkigu: Itzaltzuko bardoaren kondaira, duen egunerotasuna, partaideak… Gogoratu Asisko Urmenetak hitzaldia emango duela asteartean, hilak 5, arratsaldeko 19,30tan Bilboko kafe Antzokian. DESKARGATU HEMEN
Pasa den astean, berriro, sexu-eraso bat gertatu zen Barakaldoko Urban Galindon. Erasoa eguerdian gertatu zen, oso ilun eta estu den toki batean, lanak hasita eta bertan behera utzi baitzituen udalak, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Ekainari dagokiona eta erreportaje nagusian Itsas ondoko bidegorriak jorratu dituzte. Euskara Liman, Orkideak, Pirinioetako lehen Miliarioak, Bitakora Kaiera, bi txango eta gehiago zenbaki honetan, Hektor Ortegak azaldu digunez. DESKARGATU HEMEN
