Gaurkoan, Isabel Isazelaiak Gabriel Aresti euskaltegiko hainbat kontu ekarri dizkigu. DESKARGATU HEMEN
Eguna: 2012-06-05
Ion Maia, bertsolari eta zinemagilearekin izan gara; zuzendu duen “Gazta zati bat” filmaren kontakizuna egin digu; pelikularen nondik norakoak eta xedeak, bizi izandako esperientziak eta partekatutako uneak, Eskozia eta E. Herria…Ekainaren 6an, asteazkenez, filma ikusteko aukera izango da Bilboko Kafe Antzokian, 18,45tan eta 21,00etan. DESKARGATU HEMEN
Donibane-Lohitzuneko portuko polemikarekin hasi da Pantzo Irigarai gaurko kronika. Gero, Lur Berriko langileen protesta eta Filipe Bidarten egoera berria aipatu ditu. Bukatzeko, datorren (eta hurrengoko) igandeetako hauteskundeak aztertu ditu Pantzok. DESKARGATU HEMEN
Nahasia eta larria. Gaur jakin izan dugu Bruselak bankuak zuzenean erreskate funtsera jotzea babestuko duela. Luis Guridiren ustez, G-7, G-20 eta hilaren amaieran burutuko duten Europar Batasunako goi bileretan neurri berriak (eta gogorrak) hartuko dituzte. DESKARGATU HEMEN
